3, 2, 1... grabatzen!

Uztarria.eus | Kultura
2012ko mar. 28a, 17:29

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko azken urteko ikasleak sei laburmetraia ari dira grabatzen. Ondoren seiak batu eta luzemetraia bat osatzea da ikus-entzunezko proiektu honen helburua. Laburmetraietako bat Azpeitian ari dira grabatzen, tartean herriko ikasleak ere badirela. Gaur, asteazkena, arratsalde partean Bost tabernan aritu dira sekuentzia bat grabatzen (argazkian). Zuzendaritza, gidoilari eta errealizazio lanak ikasleen kontua badira ere, aktoreak profesionalak dira. Azpeitian grabatzen ari diren laburmetraian, esaterako, Martxelo Rubio (irudian) eta Loreto Mauleon ari dira lanean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu