Sokamuturreko argazki lehiaketara aurkezteko epea luzatu dute

Uztarria.eus 2012ko ots. 29a, 11:07

Argazki Elkartekoek esan dutenez, "aurretik jarritako epea oso laburra zen". Hori dela-eta, martxoaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira Karnabaletan ateratako argazkiak. 

Karnabaletako sokamuturraren inguruko argazki lehiaketara argazkiak aurkezteko epea martxoaren 8ra, osteguna, arte luzatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak, "aurretik jarritako epea oso laburra" zela esanda.

XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketari Imanol Elias Saria izena jarri zioten, eta lehiaketara karnabaletan ateratako argazkiak aurkeztu behar dira. Txuri beltzean ateratako argazkiak, hain zuzen. Partaide bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzazke. Argazkiak gutunazal itxi batean Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzara bidali beharko dira; 326 posta kutxa, 20730 Azpeitia helbidera.

Sari banaketa martxoaren 17an egitea aurreikusita dute argazki elkarteko kideek.