Alkatearen adierazpen instituzionala

Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea) | Iritzia
2011ko abe. 3a, 16:12

Gaur, Inazio Uria Mendizabalen hilketaren 3. urteurrena da. Inoiz gertatu behar ez zuena gertatu zen eguna

Gaur, Inazio Uria Mendizabalen hilketaren 3. urteurrena da. Azpeitiarrontzat egun beltza 2008ko abenduaren 3 hura. Inoiz gertatu behar ez zuena gertatu zen eguna. Azpeitian, egun tristerik izan bazen hura izan zen. Geroztik azpeitiar bat falta dugu gure artean. Gutako bat falta zaigu.

Bere senitartekoei aitormena eta babesa ematea egokitzen zaigu. Eta Azpeitiak eta azpeitiar guztiok, gaur, Inaxio eta bere familia izan behar dugu gogoan. Loiola izan behar dugu buruan. Berriro ezin da gertatu. Indarkeria ez da bidea. Gorrotoak ezin du tokirik izan Azpeitian.

Aurrerapauso nabarmenak egin ditugu azken egunotan, berradiskidetzea ziur iritsiko da Azpeitira ere. Nik eskua luzatuta mantenduko dut sufritzen ari diren familia azpeitiar guzti-guztiei. Herritarroi eskatzen dizuet ezinikusiak alde batera uzteko.

Denon artean saiatu gaitezen Inaxioren familiaren zauri sendaezina eta hutsunea ahalik eta aringarrien egiten.

Eneko Etxeberria Bereziartua (Azpeitiko alkatea)

Bidali:  

Erantzunak

opiniyue | 2011-12-03 : 16:12

Azpeitiko alkateak adierazpen honekin ondo gelditzea nahi izan duela iruditzen zait ,batiz bat Uria familiarekin, baño gauza bat ahaztu zaio: KONDENA hitza (familiak eskatu duena). Nire galdera da: noiz kondenatzeko asmoa du?

Norah | 2011-12-03 : 17:12

Uriatarren samina ulertzen dut, baina jarrera politiko tamalgarria dutela uste dut. Hala ere, elkartasuna adierazten diet. Animo Eneko

aitortxo | 2011-12-03 : 18:12

Azpitiar bat bainan geiago falta dira arrezkero gure herrian

azpeitiar | 2011-12-03 : 18:12

Norah, benetan iruitze zaizu jarrera politikue axolako zaiela terrorista batzuk inaxio hildakun???
Neuri behintzet ez ziten asko axolako hori danak

Juanito | 2011-12-03 : 18:12

Azpeitiar,
Uriar sendiak gogoeta politikoak egiten ditu adierazpen horretan eta nire ustez gogoeta politiko horiek tamalgarriak dira. Edo Inaxio Uria hil zutelako senideek esaten duten guztia ondo iruditu behar al zaigu?

Ander86 | 2011-12-03 : 19:12

Aitortxo,seguru arrazoye dakekela,baño Inaxio iñoiz ez dek bueltan etorriko bere etxea.Ah,ta gauze batek ez dik bestie justifikatzen.

jozu | 2011-12-03 : 21:12

Otaegi, kurro eta pelitxo ere ez dira bueltan etxera etorriko.

Anam | 2011-12-03 : 22:12

Alde earra dao Kortan ta Urian familiyen jarrerien artien!

Norah | 2011-12-04 : 04:12

Saminak samina, seguru nago, eta errespetu guztiarekin esango dut: gaur Azpeitian Ernest Lluch omendu izan balitz Eneko han izango zen. Eta ez dakit zein den uriatarren komunikazio arduraduna, baina uriatarrak zubi denak eraisten ari dira eta iruditzen zait bakar samarrik ari direla geratzen herrian. Badakite alkatea alboan dutela baina gaur ez zuten nahi alboan. Beraiek jakingo dute zergaitik

potoli | 2011-12-04 : 07:12

Argi dago azpiko lan handia ibili dala. Mozioa jarri ta kentziek (honekin ze ikusia zuen, ezta?). Neri onartezine iruitzen zatena da rekontziliaziorako alkatiek Uriatarren textu hori tragatu beharra. Ez bakarrik kondena, hor gauz askoz potenteaguek zeuden. Bestela irakurri. Kondena zen gutxina. Harutz jungo balitz beste herida bat irekiko luke, kasu hontan ezker abertzalien.

Ander86 | 2011-12-04 : 10:12

Nere ustez Uriatarrek eskubide guztiye dakebe eindebena eiteko.Alde batetik beaiyek erabakitzebe zein nahi deben jutie ta zein ez,nik uste hori oso normala dala.Beste alde prozesuari buruz bere iritsiye emandebe,ta batzuentzako arrszoye eukikobe ta beste batzuentzako ez,besteik gabe.Hori bai,ni oaindik zai nao ETA desagertu eiteala esateuen komunikaue.

potoli | 2011-12-04 : 11:12

nire ados Anderrekin, zein jun eta zein ez Uriatarrak erabaki behar dute.

josune2 | 2011-12-04 : 11:12

Neri esan dibe Alkatie juteko prestu zegola. Testu hori ere tragatzeko dispuesto, baino Uriatarrai han egoteko baimena eska ziyobela. Batenbat kontra zegola. Eta ez zala jun beayekin adostute.Aurreagoko utzi debela.

Mendi | 2011-12-04 : 19:12

Usteiak hemen gaie desbiau in dala, naita a la nahi gabe. Hemen kontue eztek Uriaterren jarrerie, hemen kontue dek orain dela 3 urte azpeitiar bati tiruek bota zizkobela eta erahil egin zebela. Eta Uriatarrak eta beste herritar askok entzun nahi deuna dek, ezker abertzale tradizionalan partetik benetan hilketa horren kontra daudela, eta ez betiko paja mentalak..gatazka, eta bes mila aitzaki.
Eneko ez dik balio esatea "inoiz gertatu behar ez zuen eguna" izan zela, ez huan istripu bat izan ondo prestatutako hilketa bat baizik.
Nik usteiak hontan dagola gakoa, nik bazakiat zuetako asko pertsonalki hilketa hauen kontra zaudetele, baino hori kargu publiko bezela puplikoan esan behar dezute, eta ez pribatuan.
Bai Eneko, Uriatarrak hori entzun nahi diabe. Kontua eztek "kondena" hitza. Horrek ez dik ezertako balio, esna behar dezuten dek, pertsonak hiltzearen kontra zaudetela....
Hau dan idatzi ta gero, bazakiat ez zeatela sekula hori egiteko gai izango, zuen atzetik dituzuenak ez dizute ta utziko, eta horren lekuko, 10.Potoli-k garbi asko adierazteik hori.

ixilikezegon | 2011-12-04 : 23:12

Ba nik ze naezuteba esatie, testu honek arritu in nau. Ze ustet Biludn partetik oso aurrerapauso azpimarragarriye dala, ze beti ibili izendie, GUK BIDE DEMOKRATIKUEN ALDE ITEDEU, ta holako hostiyek, baño iñoiz estebe laga argi ze ustedeben ``beste batzuk´´ bide demokratikuen alde ez itietaz. Ta testu hau letuta, ba bira bat eondala iruitzezat.
Ta Uriatarrana guztiz normala ta ulergarriye iruitzezat. Baño Nik badakit iñoiz ezingotela eztare imaginau pairatzen hai dien eo pairay duten guztiye, ta eztakit ze eingonun kasu hontan, baño iruitzezat atzerapausobat dala azkenien holako momentutan elkartasune adieraztie nahi debenai atiek ixtie.

potoli | 2011-12-04 : 23:12

Mendi zer parte ez dek ulertzen?
Indarkaria ez da bidea. Ezin du berriro gertatu. Gorrotoa ... testu berdina irakurtzen ari al gara.
Nik esaten diatena dek. Teatrue alde batea utzite alkate hau ez dek ezker abertzaleko alkatie. Argi ziok utzi baziyoben beste bat presentatuko zala. Eo akaso dude egitek?
Eta alkate hau azpeitiar guztiyen alkate danez, rekontziliziyo erreala bilatu behar dikela. Ez batzuk bestien gañien. Eta horrek ez zeukak ze ikusi sufrimenduekin. Gauze bat sufritzie dek (eta hortan denok gaudetxek de akuerdo) Uriatarrak merezi gabe sufritzen ari dituk.
Baino bestie dek, biktimak politikie egitie. Eta politikie egiten badiate politikie sartzek tartean. Ez diate asmatu uriatarrak horretan. Nire ustez.
Baino, hemen usten diat (danak ikusten diagu) aurrea asko egin dala. Asko. Etzakiat nola izen dien gauzak baino direkziyo onien gitxik.

aitortxo | 2011-12-05 : 08:12

Gobierno demokratiko baten lehen bete bearrezkoa Estatua demokratizatzea da . Estatu burua eta bere bete beharrak demokratikoki aukeratzea . Baita ere estatu demokratikoaren konfugurazioa demokrtikoki antolatu . 35 urte pasa ditugu transizioan ete oraindik gai hau ez da bideratu . Juztizia demokrtikoa eta independientea estatu demokratikoaren zabaltasun osoan egon beharko luke eta madrilgo audientzi nazionalean bakarrk ala estatua demokratikoa madrilek bakarrik konfiguratzen du?.
Errespetoan oinarritako arremanetan victima guztien aitorza , egia , juztizi demokratikoa eta erreparazio demokratikoak behar beharezkoak dira.

ander | 2012-02-25 : 22:24

Eneko alkate Jauna: Noizko KONDENA hitza? Eta ETA-k armak utzi eta betirako desagertu dadila eskatu?
Animo Uriatar guztiei!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu