Iraurgik eta Gipuzkoa Basketek akordioa berritu dute

Uztarria.eus 2011ko aza. 28a, 12:11

Hitzarmena bosgarren aldiz sinatu dute

Akordioaren harira, Mikel Motos eta Julen Olaizola jokalariak zein Iurgi Caminos entrenatzailea uztea adostu zuten bi taldeek

Iraurgi Saskibaloi Taldeak Donostia Gipuzkoa Basketekin hitzarmena sinatu du bosgarren urtez jarraian.

Akordioaren harira, Mikel Motos eta Julen Olaizola jokalariak zein Iurgi Caminos entrenatzailea uztea adostu zuten bi taldeek. Lehendik Foru Aldundiarekin eta Azpeitiko eta Azkoitiko Udalekin eginda zuten akordioaren barruan, Zilarrezko LEB ligako taldea patrozinatzeko akordioa ere egin dute. Bestalde, Donostia Gipuzkoa Basketek federazioarekin akordioa berregin du.