Iñaki Rodriguez eta Xabier Larrañaga, mus txapelketako lehen faseko aurreneko saioko irabazleak

Kepa Urbieta (Kultur Mahaia) 2011ko aza. 25a, 13:11
Iñaki Rodriguez eta Xabier Larrañaga irabazleak atzo, Sanagustinen.

Kultur Mahaiko bazkideen arteko txapelketa jokatu zuten atzo. Xabier Aranbarri-Enekoitz Esnaola bikotearekin batera, azken fasera sailkatu dira atzoko irabazleak —eta arkumea, ardo kaxa eta gazta irabazi dituzte—

Gaur (ostirala) Zulozabal, Loiolabide Zahar, Iturri, Vivero eta Landeta soziedadeetan jokatuko dute txapelketa. Bihar (larunbata) Ziripot eta Oilagorran

Atzo jokatu zuten soziedadeen arteko I. txapelketako lehen faseko aurreneko saioa, Sanagustinen, Kultur Mahaiko bazkideen artean, eta Iñaki Rodriguez eta Xabier Larrañaga Auzmendik osatutako bikotea izan zen irabazlea. Arkumea, ardo kaxa eta gazta irabazi dituzte.

Bigarren Xabier Aranbarri-Enekoitz Esnaola bikotea geratu zen, eta Iñaki Rodriguez-Xabier Larrañaga Auzmendirekin batera, txapelketako azken fasera sailkatu da —abenduaren 10ean izango da fase finala, Sanagustinen—.

Gaur (ostirala) Zulozabal, Loiolabide Zahar, Iturri, Vivero eta Landeta soziedadeetan jokatuko dute txapelketa. Bihar (larunbata) Ziripot eta Oilagorran.

Txapelketa bakoitzean momentuan eman daiteke izena; aurretik ere bai.

Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.