Kilometroetan lan egiteko boluntarioak behar dituzte

Uztarria.eus 2011ko ira. 6a, 13:09

Lanerako prest daudenek kliklaguntzaile@gmail.com helbidera idatzi edo 688 640 904 telefonora deitu dezakete

Urriaren 2an, igandea, izango da Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa Azpeitian

Gero eta gertuago dago urriaren 2a eta, beraz, Kilometroak 2011. Aurtengo Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatu du, eta Azpeitian izango da.

Hori dela-eta, antolakuntzan dabiltzanek urriaren 2an, Kilometroak egunean, boluntario gisa lan egin nahi dutenentzat lan-poltsa osatzen ari direla adierazi dute.

Lanerako prest daudenek kliklaguntzaile@gmail.com hlebidera idatzi edo 688 640 904 telefonora deitu dezakete.