Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin

Uztarria.eus | Politika
2011ko mai. 22a, 21:05

Bilduk 11 zinegotzi lortu ditu, EAJk 5 eta Hamaikabatek 1

Aralarrek, PSE-EEk eta PPk ez dute zinegotzirik lortu

Botoen %100 zenbatuta dagoela, Bilduk irabazi ditu Azpeitian 2011ko udal hauteskundeak. 11 zinegotzi lortu ditu, 4.333 botorekin. EAJ izan da bigarren alderdia: 2.219 botorekin, 5 zinegotzi lortu ditu. Hirugarrena, berriz, Hamaikabat izan da 483 botorekin eta zinegotzi bat eskuratu du.

Aralarrek, PSE-EEk eta PPk ez dute zinegotzirik lortu, baina 325 boto, 213 boto eta 185 boto lortu dituzte hurrenez hurren.

Azpeitian udal hauteskundeetan gaur 7.960 boto jaso dira guztira, eta abstentzioa % 27,89koa izan da. 138 boto zuri eta 64 baliogabe egon dira.

Ekainaren 11n izango da kargu-hartze ekitaldia udaletxeko areto nagusian. Eneko Etxeberria Bildu koalizioko alkategaia izango da datozen lau urtetan Azpeitiko alkatea, gehiengo osoa lortu baitu Bilduk Azpeitian.

Emaitzak

Zinegotziak

(Egin klik handiago ikusteko)

Balorazioak

Udal hauteskunde hauetako emaitzak jakinda, alderdi guztietako zerrendaburuen balorazioak jaso ditu uztarria.com-ek.

Eneko Etxeberria (Bildu): "Apaltasunez hartu ditugu emaitzak. Gure nahia ez da gure proiektua inposatzea. Elkarlana izango da gure lerro nagusia eta denontzako Azpeitia eredu berri bat bultzatuko dugu. Alderdi guztiekin saiatuko gara herritarren arazoak konpontzen. Parte-hartzea sustatuko dugu eta ateak irekita izango ditugu".

Jesus Larrañaga (EAJ): "Ez genituen emaitza hauek espero, baina emaitzak ikusita argi dagoena da garai berri bat datorrela eta gauzak beste era batera antolatu beharko ditugula. Alde horretatik prest gaude Udalean lan egiteko Bildukoekin eta baikortasun honekin aurrera egiteko". Emaitzek herriko etorkizunean nola eragiten duten galdetuta, “ardura hori Bilduren esku” gelditzen dela adierazi du, “hark jartzen duen bidetik saiatuko gara ekarpenak egiten eta gauzak ahalik eta ondoen egiten”. “Emaitzak ez dira onak, ez da gozoa izaten, baina bihar atzera berriz eguna hasiko da eta lanean hasiko gara, ez dago misterio gehiago”.

Aitor Aranguren (Hamaikabat):“Guk ordezkaritza bat nahi genuen, Udalean sartzea, eta lortu dugu. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin konfiantza izan duten denei. Gu hor egongo gara Udalean, lanean. Enekori zorionak eman nahi dizkiogu, egundoko emaitzak lortu baitituzte. Eta, PNVk benetan hausnarketa serioa eta sakona egin behar du”. Emaitzek herriko etorkizunean nola eragiten duten galdetuta, “Bilduk gehiengo absolutua edukita elkarlanerako zer aukera izango ditugun ez dakigu. Hori agintean dagoenak hartzen duen jarreraren gain dago. Herria nahi duten bezala eraikitzeko karta guztiak mahai gainean ditu Bilduk. Ikusiko dugu.”

Juan Karlos Arellano (Aralar): "Digeritu egin beharko dugu. Gipuzkoan ere emaitza onak eduki ditu Bilduk. Espektatiba asko sortu duen erabakia izan da, eta jendeak espektatiba horren baitan zerbait ikusi du. Bilduk ardura potoloa du, eta orain hori kudeatu beharko du.Datuak ditugunak dira. Onartu egin beharko ditugu emaitzak. Baina, beno, ondo. Geure lana egiten jarraituko dugu, hemen ez da bukatzen dena. Atzera begiratu, eta aurrera begiratu behar dugu, zer egin dugun eta zer egin behar dugun hausnartzeko".

Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak

Udal hauteskundeekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako batzarkideak aukeratzeko eguna ere izan da gaur Azpeitian. Horietan ere Bildu izan da nagusi herrian. Hona emaitzak .

Bidali:  

Erantzunak

Patata | 2011-05-22 : 22:05

ZORIONAK!! ZORIONAK!! ZORIONAK!! ZORIONAK AZPEITI!! ZORIONAK AZKOITI!! BAZAN GARAIA BI HERRI HAUEN ALDAKETA EZAGUTZEKO!! ZORIONAK BIOI ETA ONDO OSPATU!!

bildu | 2011-05-22 : 22:05

Zorionak Azpeiti, Azkoiti, Errezil, Zestoa eta beste herritar danai. ZORIONAK

azpeitiar | 2011-05-22 : 22:05

ZORIONAK BILDU!!
Esperoet herriyek eman dizuen konfiantzan pareko agintie eukitzie.

Patata | 2011-05-22 : 23:05

Momentu historikoa bizitzen hainbat herritan eta horietako bi Azpeiti eta Azkoiti!! Izugarria da hau!! ZORIONAK!! Hunuzkeo batemati patatekuek eman diyo... hau oso fuertea da. Azkoitin suzko erroberak bota dituzte!! ZORIONAK!! Bazan garaia 30 urte baino gehiago alkatetzan egondako hauek kalera bidaltzea, bazan garaia aldaketarako, eta NOLAKO aldaketa gainera, hainbeste exerlekurekin, izugarria!! ZORIONAK!!

Igor | 2011-05-23 : 09:05

Berriro, Bilduri zorionak, orain dela bi ordu idatzitako mezua desagertu egin da bainan horrelako arrasada ezin da zoriondu gabe utzi.

Igor | 2011-05-23 : 09:05

Zorionak Bilduri, espero nituen Bilduren emaitza onak, bainan ez horrenbeste.
8 bat urterako alkatetza poltsikoan duzue.
Espero dut, ETA konturatuko dela bera ez dagoenean dutela abertzaleek indar gehien eta behin betirako desagertuko dela, Zorionak bene benetan.

betibezela | 2011-05-23 : 09:05

garbi geau da ez ze demokrazi klase naizeben inposau bildu ilegalizatziekin ez?
oin aldaketa garaie deu abr bilduk lan ona iteun seguru nao ala izengoalata

airratzu | 2011-05-23 : 10:05

Zorionak Bildu. Eta zorionak baita arpeye eman gabe etzien lanien ibili zeaten danai!

bi | 2011-05-23 : 10:05

ZORIONAK BILDU!!! ETA ZORIONAK AZPEITIKO EZKERTZALE ABERTZALE GUZTIOI!!! BADATOR ALDAKETA!!!!
TA DATORREN ZAPATUN GURE PRESUEN ALDE OSPAU DEZAGUN ELKARTASUN EGUNE TA GARAIPEN TXIKI HAU!!!
HURRENGO PAUSUE PRESUEK KALEA!!!

Maldon | 2011-05-23 : 11:05

Zorionak!!! Jakin dezagun irabazten ere. Ez gaitezen erori gehiengoaren indar zapaltzailean. Pedagoji pixkat eginez, estilo berria erabili dezagun.
Aupa azpeitiar guztiok. (Gozaatu)

Oilar | 2011-05-23 : 12:05

Umiltasunak ekarri digu garaipena, orain jarrai dezagun umil eta langile izaten. Zorionak Euskal Herria! Arnaldo Lehendakari!

jon | 2011-05-23 : 17:05

Zorionak Azpeitiar denoi. Ea gure herri honetan zer gertatzen den. Susmo txarrak ditut. PNV/PSE eta AZKOITIA BAI juntauko diela uste dut. AZKOITIA BAI-k hori egiten badu saltsa earra montauko da. Hor aurrean daudenak PNVatik azken urteetan Jesusenak eta bi esan ondoren orain zihur poltronagatik ipurdia mistuz joaten zaizkiela. Argi ibili.
Tristea da baina hala gertauko delakoan nago. Ea diskuidatzen naizen, poz galanta hartuko nuke ta

Abarketax | 2011-05-23 : 18:05

Joni erantzunez: Julen Garateren ibilbidie segiu badek, etzakiat nola izen leikekan dudaik... Zertan oinarritze haiz "susmo" hoixek eukitzeko? Inoiz saldu al da Batera? Nik ez diat Julen "ipurdiak mihisten" ikusten, eta gutxixo "poltrona" baten truke. Ezker abertzaleko jende askok amorrue izen dixo betitik, auskalo zeatik, ta EAJai re ez dixo bate onik ein Batera hor eotiek... hortan behintzet ados daude abertzalik. Ta akaso Batera zeoze ondo eitten aiko da...

Jonmi | 2011-05-23 : 18:05

Zorionak BILDU!! Emaitza historikoak, normalean EAJ bozkatzen dutenek ere bozkatu digute, ikaragarria!!! Haustura gertatuko al da EAJ barruan, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa?

baita | 2011-05-23 : 20:05

ZORIONAAAAKK!!! Gora BILDU!
Ikaragarriya atzo gaueko festa!..urte askuen batzuk ein deben lanan fruituk atzo jaso genitun!
Garbi gerau da Azpeitik aldaketa baten premiyen zeuela eta jendiek erantzun du!..umiltasunez eta laneako ilusiyue jarriz danon partetik,oain baino hobeto eongoala Azpeiti seguru nao!
Animo danoi!..2011an 11 aulki eta 2015ien 15!!

jon | 2011-05-23 : 20:05

nahixoko nuke zuk esanda bezela izatea baina gaur herriaren susmoa bestelakoa delakoan nago. Jendea ez da fio

IrekiAteak | 2011-05-23 : 22:05

Ondoriyo batzuk:
-Pnv oso gaixki, alde batetik kandidatue etzan egokiyena ta bestalde beayen botante asko etxien gera die o bildui bota diyobe. euskal herri mailan ondo eutsi diyo.
-Bilduk inok espero etzuna indu: danak harrituta gerau gea ze indar erakutsi dun, Hegoalde osoko datuek kontun hartuta, bigarren indarra, pnv baino 20.000 boto gutxiyokin. Oin gauzak ondo itie tokatzea, udaletik lan txukune itie ta herri mugimendue inoiz baino indartsuo eotie kalien lanien. herri mugimendue ezin du relajau.
-h1k kanpaina ona in du azpeitin, baino orokorrien h1 sortzie realidadetik kanpoko kontu bat izendala esango nuke ta emaitzak hori erakustebe. ta prepotentzi haundiyekin jokau debela iruitze zait. ezteuden bota dituben ordaguek botatzeko posiziyuen.
-aralar e oso gaixki. azpeitin oso kanpaina eskasa, ridikulue ez esateatik, ta nazional mailan e gaixki. nabai 2011k ondo eutsi diyo baino aralar oso egoera zallien gera da.
motzien hauek nik ateatzeituten ondoriyuek. etorkizun hurbil baten euskal eskubiye ta ezkerra ta español ezker ta eskubiye gerakoie, 4 alderdik ordezkauta. ta independentismue indartzen jungoa: lan asko dao iteko ordie. bakoitze bere eremuen euskerie ta euskal herriyen askatasunen aldeko lana inber deu.

Anam | 2011-05-23 : 22:05

- Bilduk beste 395 boto beher zitun 12. zinegotziye lortzeko.
- PNVk beste 145 boto beher zitun 6. zinegotziye lortzeko.
- H1ek beste 305 boto behar zitun 2. zinegotziye lortzeko.
- Aralarrek beste 69 boto beher zitun 1. zinegotziye lortzeko.
Ondoriyue: D'Hont legien arabera banauteko 17. zinegotziye ez da dantzan ibili, ez du arrixkuik izen (Bilduna izen da 17. hori)

neuneu | 2011-05-23 : 23:05

Zorionak Bilduri, ez nuen espero horrelako garaipenik.
Uste nuen egiye esan Ea inguruko jende horrek etzula geyegi lagunduko, dena den zorionak danoi.
Oiñ hitzeitie laga ta egitie tokatzea, suerte.

Julen Garate | 2011-05-24 : 08:05

Kaixo Jon:
Julen Garate naiz, Azkoitia Baiko zerrendaburua. 12 urte daramatzat zinegotzi bezala, beti oposizioan. Izan ditut aukerak "poltronan" egoteko, duela 4 urte ere PNV-k Baterarekin gobernua osatzea nahiago zuelako (komunikabideetan hori esan zuten behintzat), baina Batera ez zen sartu gobernuan, gure ustez ez zelako benetako elkarlaneko gobernua.
Oraingo honetan Bilduk dauka sekulako aukera, PNV-k egiten zuen berbera ez errepikatu eta eskuzabal jokatzeko. Azkoitia Baik hauteskunde aurretik gauzak garbi laga zituen eta orain iritzirik ez dugu aldatu. Mesedez "poltronagatik ipurdia mistuz joaten zaizkiela" esaldia zuzentzea eskatzen dizut. Ezin dira horrelakoak esan kaleko zurrumurruetan oinarrituta.
Abarketaxi benetan eskertzen diot Joni eman dion erantzuna, eskerrik asko.

jon | 2011-05-24 : 10:05

Orain 4 urte Sozialistekin egin zuten hitzarmena Jeltzaleak direla esaten duten horiek askoz komodoagoa zelako eta Baterak baino zarata gutxiago egingo zuelako.
Eta nire esaldia zuzentzeko unea iritsiko da. Ekintzek beraiek zuzenduko dute. Eta orduan eskatuko dizut barkamena. Baina nik jarritakoa atzo kalean entzundakoa da eta bolo bolo dabilena. Ea okerrean gauden. Poztuko ginake benetan

IrekiAteak | 2011-05-24 : 12:05

jon, hire iritziyek kontestutik kanpoa zaudek. gaye axkoitira desbiderau dek ta gañea logika oso gutxiko zurrumurru batzukin ai haiz. baterak etziok pnv-ei emango!

Oilar | 2011-05-24 : 12:05

Ze programa du Baterak? Pnvtik hurbilago sentitzen ote da Bildutik baino? nik bene benetan espero dut Azkoitia baik gehiengo sinplea errespetatu edo koalizioan bildurekin joango dela. Ezin dut imaginatu ere egin beste aukerarik badagoenik. Azkoitik azken urteetan PNVek eman dion egurra eta gero, nola joango dira ba orain beraiekin. Azkoitia Bai ezkerreko koalizio bezela saldu dute (Batera, aralar, iu, berdeak) ta orain PNVkin elkartu? ezinezkoa, espero dut kaleko zurrumurru bat izatea.

azkoitiarra | 2011-05-24 : 13:05

denok espero diagu ez gertatzea Batera PNVkin koalizioa egitea baina Jonek dion bezela atzo kalean besterik ez huen eta jonek esaten duena gehiago entzun nian neuk ere. Ez dadila ala izan eta denok gustura

urederra | 2011-05-24 : 16:05

ZORIONAK BILDU!
Gure herrian falta zaizkigun 10 lagun horiei egin genezaken oparirik politena egin diegu! Orain lanean gogor aritzea tokatzen zaigu Euskal Herriko argazki horiek denak heurek ken ditzaten eta ez kaskogorriek.
MUXU HAUNDI BAT ILUNPETARA!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2011-05-24 : 18:05

Uztarriak aurreko erantzun bat ezabatu egin du, ez zituelako parte-hartze arauak betetzen. Mesedez, arauak bete.
Uztarria Komunikazio Taldea

agirre75 | 2011-05-24 : 18:05

Julen Garateri:
- Zure babesa udalean zinegotzi liberatu izendatzearen truke izango al da?
- PNVren gestioa hainbeste kritikatu ostean, egoera honetan haiei babesa emango bazenie erabaki horrek ez al zinduke haien konplize bihurtuko eta zure koherentzia kolokan utziko?
IGOR AGIRREGOMEZKORTA GARMENDIA

Julen Garate | 2011-05-24 : 22:05

Kaixo Igor:
- "Zure babesa": ni talde baten ordezkaria naiz, Azkoitia Bairena (Batera horko kide da, baina ez bakarra) eta nik taldeak erabakitzen duena egingo dut. Gure taldetik hurbil sentitzen bazara, azaldu talde bileretara eta ikusiko duzu gure erabakiak nola hartzen diren.
- Ostiralerako Bildu, PNV eta Azkoitia Bairen arteko bilera egin nahi dugu, lehen ere Azkoitia Bairen baldintzat ezagutzen dituzte, baina beraiek hauteskunde aurretik zehaztasun gehiegirik ez zuten eman. Azkoitia Baik orain ez du bere proposamena aldatu. Proposamen horren bi ardatz nagusiak HAUTESKUNDE AURRETIK etxez-etxe banatutako boletinean daukazu. Ez baduzu aurkitzen gogoraraziko dizkizut:
1- Demokrazia parte hartzailea, 4 urtean behin egiten diren hauteskundeetara mugatzea ez da benetako demokrazia. Herritarren benetako parte hartzea indartu, itxurakeriak egiteari utziz
2- Udal gobernua ahalik eta azkoitiar gehiena ordezkatu behar du. Azkoitiaren onerako, banakako interesak alde batera utzi eta udalean ordezkaritza duten taldeen elkarlana bilatu
Berez azkoitiarron mezu hauek Azkoitiko web orri batean jorratzea egokiago izango litzateke, agian udaletxeko web orria gai hauetarako erabili beharko genuke.

agirre75 | 2011-05-25 : 12:05

Arrazoia gauze baten emango diat, Julen:
Eztabaida hau Azkoitiko webgune batean izan beharko genikek, baina momentuan ez diat horretrako aukerarik ikusten ez baizegok aipatu webrik gure herrian ( badakik, udalerako beste idea bat). Heuk parte hartu huenez, neuk galderak egiteko aukera aproposa ikusi nian.
Gauza bat ez diat ulertzen:
- Taldeari erreparatzen diok etengabe...orduan ETB2ko programa hartako eztabaidan eta Maria Teresa Camposen programa deitu huenean zergatik erabiltzen huen " yo pienso, yo creo etab)". Ez duk bada izango subkonszienteak traizionatu eta hire benetakoa asmoa islatzen ari hitzenik? Maxixatzen ere hiee-zuen bozgorailu mediatikoa zela ukatu egingo dek, ezta?

azkoitia | 2011-05-25 : 14:05

Maxixatzen euskaldunon elkarteko kide bezala idazten dut eta mesedez eskatuko nuke ez nahasteko gure taldea eztabaida honetan (nahiko lan baditugu bestela ere). Gainera gure taldean, zorionez, iritzi, pentsamendu, uste.. ezberdinetako jendea daukagu eta gure helburua Azkoitian euskararen alde lan egitea da.
Maxixatzenekoak boluntario talde bat gara eta azken urtean, izan ditugun oztopo ezberdinei (besteak beste Udaletik etorri zaizkigunei) aurre egiteko lanean ari gara, horretarako besteak beste, hausnarketa prosezu bat aurrera eraman dugu, lan taldea handitu dugu, lan talde ezberdinak egin ditugu, zuzendaritza aldatu dugu, bazkidetza kanpaina martxan daukagu, herriko eragile ezberdinekin harremanetan gabiltza... Horrez gain, ikerketa bat ere martxan daukagu azkoitian euskara ze egoeratan dagoen eta jendeak ze persepzio dituen jakiteko, horretarako Urola Ikastolako batxilergo eta lanbide heziketako ikasleei inkestak pasa dizkiegu, eztabaida taldeak antolatu ditugu... (larunbatean daukagu hurrengoa inor animatzen bada maxixatzen@maxixatzen.com) eta guzti horretatik azkoitian aurrera begira euskararen erabilera eta ezagutza datuak mantentzeko eta hobetzeko nondik nora lana egin behar denaren inguruan hausnartu eta ondorioak atera nahi ditugu eta datu horiekin eta gure lanerako borondatearekin herriko alderdi politiko eta eragile guztiekin nahiko genuke lan egin.
Eta bestetik, bai pena da Azkoitian oraindik horrelako tresnarik ez izatea eta Azpeitikoa ibili beharra, ea horretara ere iristen garen.

agirre75 | 2011-05-25 : 17:05

Arrazoi duzue:
1. Alde batetik, ederra litzateke Maxixatzen Udalbatza berriaren ikurretako bat bihurtu, eta esaterako, eztabaida hau Maxixatzenek sortu lukeen web gunean izatea. Ea helburu hori lortzen den.
2. Beste aldetik, ez dut kolokan jarri nahi azken denboraldian Maxixatzenen talde berria egiten ari den lana eta ea lan horren fruitua Kontzejupetik propagandistikoa eta garestia ordezkatzea den.
baina...
nire kritikaren zentzua ez doa oraingo Maxixatzenen aurka, baizik PNVk ito zuen astekariaren harira. Gauza askoren artean, aho batez onartzen zuen herritarren gehiengoak ( nik ezagutzen ditudan 9tik 10ek gutxienez) Bateraren bozgorailu mediatikoa zela, lehen esan bezala. Norbaitek nire iritzia dela uste badu, galdetu dezala herrian zehar. Ea hurrengo proiektua askozaz pluralago den; hori bakarrik eskatzen dut: herriko pluralitatearen isla izan dadila.
Juleni dagokionez, kalean galdetuko dizkiat galdetu beharrekoak. Horrela hobeto.

Maine | 2011-05-25 : 20:05

Nik uste dut zure iritzia dela eta ez daukat herrian galdetu beharrik Maxixatzen astekarian lan egin nuelako 13 urtez eta barru-barrutik dakidalako nola funtzionatzen genuen eta nola hartzen genituen erabakiak. Maxixatzen ez da inoiz inoren bozgorailu mediatikorik izan. Maxixatzen herri aldizkaria izan da eta “herri” hitzari bere benetako zentzua emateko ahaleginak egin ditu beti. Pentsakera askotariko pertsonak osatzen dugunez Azkoitia aniztasun hori herritar guztiengana helarazten saiatzen ginen eta zerbait esateko zuen edonork bazekien nora zuzendu behar zuen, urteetako ahaleginari esker, gure jokaerekin erakutsi genuelako aldizkaria guztiona zela; horregatik herriak Maxixatzen bere egin zuen eta hain onartua izan zen. Gauza asko izango zituen faltan gure aldizkariak; ez horregatik aniztasuna.

agirre75 | 2011-05-26 : 12:05

Bukatzeko, Maine, Kontu asko luzatzen ari denez:
- Noski nire iritzia dela...baita beste askorena ere. Hauxe izango da Bilduko eta PNVko hautesle gehienek aho batez onartuko zuketen iritzietako, beti ere, nire iritziz. Aniztasun kontzeptua ere oso interpretagarria dela ere ezin ukatu. Baina, beno, bakoitzak bereari eutsiko dionez...ondo segi eta esan bezala, ea Maxixatzen berriko webgunean eztabaida izan dezakegun.

Mak | 2011-05-26 : 22:05

Agirreri:
"Maxixatzen Bateraren bozgorailu mediatikoa zela" ezagutzen deken jende gehienaren arabera:
Nik zekiatenez Maxixatzenek edozeinek idazteko saila zian. Hontan edozein salaketa edo aldarrikapen egiteko aukera ematen zian. Bertan ez nian sekula horrelako salaketarik ikusi, eta orain ez diat ulertzen hau zertara zatorreken.
Ezagutzen dituken 10etik 9tzik hau pentsatzen diela? Ez negok ados. Agian jende gehiago ezagutu beharko huke.
Hire hitzak irakurrita iruditzen zaidak Maxixatzen "itotzeko" PNVren MANIOBRAk pozten hauela. Nik adierazpen askatasunean sinisten diat.
BATERA PNVrekin elkartuko dekela bolo bolo zebilekela eta:
Nik zekiatela ezer garbirik ez dek irten taldeen arteko bileretatik, hauen proposamen faltagatik. Negoziaketa inportanteak, ez dituk egun batekoak izaten, eta hala izango bahuan ez nindukek lasai egongo.
Hurrengo egunetan ikusiko diagu zer aldetara jotzen dien.
Ez dek nahi AZKOITIA BAI (eta ez BATERA) PNVrekin elkartzerik. Nahiago al dek Bildu eta PNV elkartzea? Ez dek denbora asko PNV eta EA eskutik ibili hituala eta hauen itunarekin oposizioa oso zaila izango huke.
Azkoitiak aldaketa behar dikela uste diat, baine hireak bezelako komentarioak eziotek batere onik egiten negoziazio prozesuari eta PNV eta PSEren mesederako besterik ez dek hori.
Egoera laister eta gure gustora argituko dekelakoan, zorionak Azkoitia Bairi eta Bilduri beren emaitzengatik.

agirre75 | 2011-05-28 : 16:05

Motzean, mak:
Nire iturriak, bozgorailuaren kontuan, Maxixatzenen sorreran eta proiektuan izan diren pertsonak dira, tartean kazetari bat ( izenik ez dinat emango, orain jakiteko irrikiz bahago, aurrez-aurre esango dinat).
Nire mezuetan irakurtzeko asti pixkat hartzen badun, Pnvren kontzejupetik propagandistikokotzat definitzen dinat: aurka negon garestia eta guztiz partziala zelako. Maxixatzenen beharra ikusten dinat, eta ea proiektu berriak maila hobea eta Julenen, Bateraren edota Azkoitia Bairen eragin gutxiago duen.
Bateraren asteleheneko bilerarena egoki iruditzen zaidan, ustez bozka eman dutenei erabakitzeko aukera ematen zaielako, ezta?. Baina PNVekin elkartzekotan erabaki lotsagarria eta koherentzia falta izugarria erakutsiko luke.
Nire iritziak ez din ezer oztopatzerik nahi, baina nire iritzia kontuan hartzeko zer izan behar din hire gustokoa, ala? eskubidea izango dinat Azkoitia Bai eta Julenen protagonismoa gose izugarria kritikatzeko, ezta?
Azkoitia Bairi zorionak ematen dizkion....zergatik zoriontzen dun Batera, Aralar eta EBarekin eskutik joanda ere, 200 bozka galdu baditu 2007arekin alderatuta?

agirre75 | 2011-05-28 : 18:05

Bada askotan buruari bueltak ematen-eta...
Esandakoaren muina mantenduta ere, konturatzen naiz askotan kritikatzea dela errazena. Eta kritikatzen dena askotan ez dago fede txarrez eginda.
Beraz, Julenek edo Maxixatzenek eginiko gauza asko ez gustatu arren, hitz hauen bidez Juleni, Azkoitia Bairi edo Maxixatzeni aukera berri bat eman nahi nieke nire ikuspuntutik.
Aukera bat azkoitiarron eta aldaketa soziala proposatzen dugunon artean elkarlanean azkoitiaren alde lan egin eta gaur egun eta etorkizun hobea izan dezagun.
Jode, ezta maria pastela janda ere.
Aio eta hurrengo foron batera arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu