Alkategaien mahai-ingurua bideoan

Uztarria.eus 2011ko mai. 20a, 14:05

Joan den asteartean Uztarria Komunikazio Taldeak mahai-ingurua egin zuen eta lau bideotan jarri du solasaldia

Mahai inguruan Jesus Larranagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Inaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartu zuten parte

2011ko udal hauteskundeen jarraipen informatiboaren barruan, Uztarria Komunikazio Taldeak mahai-ingurua egin zuen, Azpeitiko alkategaiekin, asteartean, maiatzaren 17an, Sanagustinen. Erlo Telebistak jaso zuen saioa bideoan eta albiste honetan ikus daitezke bideo zatiak.

Mahai-inguruan, Jesus Larranagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Inaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartu zuten parte. PPren hautagaia, Manuel Palacio, ez zen Sanagustinen izan; Uztarriak gonbidapena luzatu zion bere garaian, baina ez zuen erantzunik jaso.

Hona mahai-ingurua lau bideotan: