Emakumeek jaialdia egingo dute hilaren 27an

Uztarria.eus 2011ko mai. 18a, 13:05
Emakumeen antzerki tailerrekoek egingo dute antzerkia iragartzen duen kartela.

Jaialdia Sanagustinen izango da, 19:00etatik aurrera

Afaria egingo dute gero, eta txartelak maiatzaren 25a baino lehen erosi beharko dira

Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia antolatu dute hilak 27, ostiralerako.

Ekitaldi parea ikusteko aukera izango da Sanagustinen, 19:00etatik aurrera. Izan ere, Jabetze Eskolako gitarra ikastaroan parte hartu duten emakumeek kontzertua eskainiko dute Amaia Garmendiaren gidaritzapean. 19:30ean, berriz, Lost & found antzezlana egingo dute Jabetze Eskolaren baitan antolatutako antzerki tailerrean parte hartu duten emakumeek, Alaitz Olaizolaren zuzendaritzapean.

Behin, jaialdia bukatutakoan, 21:00ak inguruan, afaria eta dantzaldia egingo dituzte Kiruri jatetxean. Afarirako txartela hilaren 25a baino lehen erosi behar da Udaleko Parekidetasun Sailean, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Ikasle, jubilatu zein langabetuek 31 euro ordaindu beharko dituzte. Beste guztiek, berriz, 36 euro.