Sanjuandegiko festak iragartzeko spota grabatu dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 12a, 14:05

Maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean izango dira festak auzoan

Kontzertuak-eta antolatu dituzte egun horietarako

Gero eta gertuago dira Sanjuandegiko festak. Hori dela-eta, auzotar talde batek egitaraua prestatzeaz gain, festak iragartzen dituen spota grabatu du. Bertan, auzoko irudia den amona mantangorri auzora gerturatzen ikusten da.

Aurten, maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean izango dira festak eta hainbat ekimen izango da auzoan egun horietan. Kontzertuak iragarri dituzte orain artean, eta Never Surrender, Itziarren Semeak, Skandalue elektrotxaranga eta Ze Esatek! taldeak izango dira oholtzan, besteak beste.