Burgosera irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2011ko mai. 6a, 21:05

Hilaren 19an, osteguna, izango da irteera

Izena maiatzaren 10etik aurrera eman behar da

Baigera Jubilatuen Elkarteak Burgosera irteera antolatu du maiatzak 19, ostegunerako. Izena maiatzaren 10etik aurrera eman ahal izango da Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Joan nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.

Hilaren 19an plaza atzetik abiatuko da autobusa, 07:30ean. Bidean hamaiketakoa egingo dute; edaria Baigerak emango du. Behin Burgosera iritsita, hirian zirkuitua egingo dute gidarekin. Jarraian, katedralera bisita egingo dute, baina hautazkoa izango da; bisita egin nahi duenak lau euro ordaindu beharko ditu. Bisitaren ostean, 'Cartuja de Miraflores'-en paseoa egingo dute. 14:00etan izango da bazkaria. Itzulerako ordua eta lekua bazkaldu ondoren jakinaraziko dute.