Tabernarien Elkarteak bidaia txartelak zozkatuko ditu ostiraletan

Uztarria.eus 2011ko api. 27a, 14:04

Ekimena iragartzen duen kartela.

Ostiral honetan, hilak 29, hasi eta hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak

Lehenengoa ostiral honetan egingo dute, 01:00etan Intz tabernan

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak Ostiralero, trago 1 ta biajie ekimena jarriko du abian datorren ostiralean, hilak 29, hasita. Kanpaina horrekin, ostiraletan alde zaharreko giroa "indartu eta bultzatu" nahi dute.

Horrela, ostiraletan Tabernarien Elkartea osatzen duten tabernetara hurbiltzen direnek bidai txartelen zozketetan hartuko dute parte. Ostiral honetan, hilak 29, Intz tabernan egingo da zozketa, 01:00etan hasita, eta uztailaren 15era bitartean, ostiralero bidai txartel bat zozkatuko dute taberna desberdinetan. Bidai-txartelak 250 euroko balioa izango du eta antolatzaileek adierazi dutenez, "irabazleak nahi duen lekura joateko aldatu ahal izango du txartela Eroski bidaiaken".

Azpeitiko Tabernarien Elkartea alde zaharreko hamabi tabernek osatzen dute: Intz, Zuhatz, Bost, Orkatz, Korrale, Amaia, Etxe Zuri, Txarrantxa, Lokotx, Fideo, Txarli eta Oñatz.

Hona zozketen egutegia:

  • Intz, apirilak 29.
  • Zuhatz, maiatzak 6.
  • Bost, maiatzak 13.
  • Orkatz, maiatzak 20.
  • Korrale, maiatzak 27.
  • Amaia, ekainak 3.
  • Etxe Zuri, ekainak 10.
  • Txarrantxa, ekainak 17.
  • Lokotx, ekainak 24.
  • Fideo, uztailak 1.
  • Txarli, uztailak 8.
  • Oñatz, uztailak 15.