Korrika Kulturalaren baitan, Mondocane taldearen kontzertua antolatu dute

Uztarria.eus | Kultura
2011ko mar. 30a, 12:03

Ostiral honetan, apirilak 1, izango da 22:30ean hasita, gaztetxean

Sarrera bost euro ordaindu beharko da

Korrika Kulturalaren baitan, Mondocane taldearen kontzertua antolatu du ostiral honetarako, apirilak 1, Azpeitiko Korrika Batzordeak. Kontzertua gaztetxean izango da 22:30ean hasita, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Azpeitian, apirilaren 13an

Apirilaren 13an, asteazkena, iritsiko da Azpeitia eta inguruetara Korrika. Matxinbentara 15:00ak inguruan izango da eta Urrestillatik pasatuta, Landetatik barrena, Zestoara joango da. Zestoatik bueltan, Azpeitian Etxe Zuri taberna paretik 18:00ak jota pasatuko da Korrika eta, handik, Azkoitiara joango da.

Korrika Txikia ere egingo da apirilaren 13an. 16:00etan izango da eta herriko hainbat txokotatik igaroko da gaztetxoen ekimena. Behin ibilbidea bukatuta, umeentzako margo tailerrak-eta egongo dira plazan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu