Ezker abertzalea legeztatzearen aldeko manifestazioara joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | Politika
2011ko mar. 30a, 11:03

Bilbon izango da manifestazioa, 17:30ean hasita

Autobuserako izena Orkatzen eman behar da, eta 15:45ean abiatuko da autobusa Bilbora

Datorren zapatuan, apirilak 2, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, ezker abertzalea legeztatzeko eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Martxa La Casillatik abiatuko da, 17:30ean.

Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain! lelopean egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeitian. Orkatzen eman behar da izena eta zapatuan, 15:45ean abiatuko da Etxe-Zuri taberna aurretik Bilbora.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu