Juan Carlos Arellano izango da berriro Aralarreko alkategaia

Uztarria.eus | Politika
2011ko mar. 29a, 13:03

Bigarrengoz aurkeztuko da Aralarreko zerrendaburu

Miren Garmendia izango da zerrendan bigarrena

Miren Garmendia, Juan Carlos Arellano eta Rebeka Ubera gaur, asteartea, egin duten aurkezpenean.  Argazki originala

Juan Carlos Arellano izango da berriro Aralarreko alkategaia maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Arellanok berak gaur, asteartea, adierazi duenez, "esperientziaz jantzita gaude eta badugu zer egina eta zer esana, argi daukagu zer eta nola egin behar dugun". Gainera, ibilbidea "markatuta" dutela eta beraien ildoei "helduko" dietela jakinarazi du Arellanok.

Plan Orokorrarekin "ados ez" daudela eta hainbeste etxe ez direla behar esan du. Partaidetza indartzearen alde agertu da Aralarreko hautagaia eta mahaien garrantzia azpimarratu du. Krisia dela-eta, murrizketak egin behar direla ere gaineratu du: "Garai hauetan zuhur jokatu behar da eta gauza txukun eta zehatzak egiteko erabili behar da dirua".

Aralarreko zerrendan bigarrena Miren Garmendia izango dela ere adierazi dute aurkezpenean, eta Garmendia bera ere han izan da.

Aralar 2007an aurkeztu zen lehen aldiz udal hauteskundeetara, eta Azpeitian zinegotzi bat lortu zuen, 400 boto pasatxo eskuratuta.

Rebeka Ubera Gipuzkoako batzarkidea ere aurkezpenean izan da eta Aralar "alternatiba" izango dela eta "ez alternantzia" esan du. Egoera prekarioei-eta ezkerretik aurre egin behar zaiela ere gaineratu du. Uberak adierazi duenez, "Gipuzkoa abertzalea, aurrerakoia eta ezkertiarra da gehiengoz, eta jendeari alternatiba emango diogu, Gipuzkoari erantzungo diogu". Bukatzeko, Aralar "bermea" eta "konfiantzazko eragilea" dela adierazi du Uberak.

Bidali:  

Erantzunak

txikia | 2011-03-30 : 14:03

Jodeeeeee, ta atzoko Aralar-en erteerie ze izen zan? Gernikako akordiyuei ETA oaindik eta gehio presionatzeko eskauiez? atxiloketak, ilegalizaziyuek, torturak, ... segitzebe, eta Aralar-en ustez oaindik pelotie ETA-n teillatuen? ai ama....ai ama...ai ama.. noa guez?

epa | 2011-03-30 : 18:03

Titularren bat harrapatzeatiken zeoze esatie da hauen funtziyue. Ta behin botatzen hasita gauza zentzudunek aportauko bazituen sikiera...

exkerra | 2011-03-30 : 23:03

"Txikia", oindik ez al dakik noa guezen? Ai ama, ai ama, ai ama...!!! Oindik eztakik Ezker abertzaliek noa jun ber duen...? Ai ama, ai ama, ai ama...!!!
Ba... "epa"-k esan duen bezela, oin 10 urte ARALARrek ezker abertzale zentzudun bihurtu zuen bide harta ziek, zorionez! Besteik gabe.
AIO.

bi | 2011-03-31 : 11:03

ba aralar zentzu hure earki galduta zabilenk ba azkenaldi hontan... bakoitzien eta antz gehio zazkeabe bere deklaraziuek PNV-kuenakin...

txikia | 2011-03-31 : 17:03

Exkerra, orduen, oain 10 urte ARALAR-ek hartu zuen bide hure hau al da? alegiye, ETA su-etenien daonien, gutunik e bidaltzen eztanien ari, su-eten hori estatuek eztebenien egiaztau nahi, hala ere egiaztatze informal bateako prest azaldu danien... hala re oaindik pelotie ETAn teilatu gainien ikustie? hori? ai ama.. hoixe, nik orduen ikuste nuen aralar-en bidie.. baina etzait iruitzen hau zanik! Abertzalien elkarlaneako aukera guztiyei bizkarra ematen ai da: Independentistak sarea, Adierazi EH, Gernikakuei aste hontan eindako adierazpenak, hauteskundeetan Nafarroan egin duena...enpin, zuek ikusi, baina nik PNV-PSNtik gertuo ikusteitut.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu