Udalak laster aterako du Sanagustin kulturgunearen kudeaketarako deialdia

lapikue.net (Azpeitiko Kultur Mahaiaren weba) | Kultura
2011ko mar. 11a, 12:03

Sanagustin "uneoroko kultur erreferentzia" izateko proiektua osatu beharra dagoela onartu zuen Kultur Mahaiak abenduko batzarrean, eta Udalari gestiorako deialdia ateratzeko eskatu zion

"Eskaintza integrala izanda (kultur jarduerak, ostalaritza) jende gehiago joango da; diru iturri handiagoak izateak kultur programazio aberatsagoa izatea ahalbidetuko du", dio Azpeitiko 25 kultur taldeen Mahaiak

Azpeitiko Udalak egun gutxi batzuk barru aterako du Sanagustin kulturgunearen kudeaketari buruzko deialdia, eta handik aurrera hogei eguneko epean proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Hain zuzen, Udalak lehengo asteko osteguneko udalbatzarrean onartu zituen deialdiko arauak. Horien arabera, batetik, Sanagustinek kultur eta ostalaritza zerbitzuak izango ditu, eta bestetik, Udaletik kanpoko gestioa izango du.

Gehiengo osoz onartu zuen Udalak deialdia ateratzea: hautetsi independentistek, EAk eta Aralarrek alde bozkatu zuten, EAJk kontra. EAJk zioen goiz dela kulturgunean horrelako aldaketa egiteko, abenduaren 11n ireki zela kontuan hartuta. Haren arabera, urtebetera aztertu beharko litzateke, ez orain; izan ere, oraindik kulturgunean gabezi batzuk daudela dio EAJk (aforoa, kontu tekniko batzuk...).

Kultur Mahaiak egindako proposamena da

Gaur egun Sanagustin ekitaldiko baino ez da irekitzen. Ekimenik ez dagoenean, itxita izaten da. Sanagustinek "uneoroko bilgune erreferentziala" izateko aukerak dituela kontuan hartuta, ustiaketan pauso bat eman, eta "eskaintza integral bat" egiteko proposamena egin zion Kultur Mahaiak Udalari: kultur eta ostalaritza zerbitzuak izatea.

Sanagustinen kultura ardatz; ostalaritza, diru iturri

Mahaiak beti esan izan du Sanagustinek ostalaritza zerbitzua izanda ere hura kulturgunea izango dela, kultura izango duela ardatz, eta ostalaritza diru iturri bezala hartu behar dela, "kultur programazio aberatsagoa izateko". Gainera, horrek "Udalarentzat Sanagustin gastu ekonomikoa ez izatea ahalbidetuko luke".

Euskal Herrian dagoeneko hainbat lekutan dago antzeko kulturgunea (Bilbon, Durangon, Bermeon, Elgetan, Ondarroan edota Donostian kafe antzokiak, esaterako), eta funtzionatzen dutela diote. Azpeitiko Kultur Mahaia Durangoko Plateruena Kafe Antzokiarekin hartu-emanetan da duela hilabete batzuetatik.

Udal taldeekin bilerak azarotik

Hain zuzen, joan den azaroaren 4an egin zuen Mahaiak horretaz lehen bilera udal taldeekin, Kultura Batzordeko kideekin. EAJ (Ana Mendizabal eta Jabier Altuna azaldu ziren), hautetsi independentistak (Leire Lazkano, Arantxa Isart), EA (Mikel Ibarzabal) eta Aralarrekin (Juan Karlos Arellano) batzarra egin zuen udaletxean. Julian Eizmendi alkatearekin ere bildu zen Kultur Mahaia azaroaren 10ean. Geroztik ere izan ditu haiekin hartu-emanak.

Kultur Mahaiko batzarraren onarpena

Kultur Mahaiak abenduaren 1ean egin zuen proposamena bozkatzeko batzarra: 22 taldek aldeko botoa eman zuten, batek ezezkoa, bik txurizkoa.

Ondoren, Mahaiak proposamena ofizialki Udalari luzatu zion, eta honen Kultura Batzordeak abenduaren 9an ontzat jo zuen. Ondoren hasi zen Udala Sanagustinen kudeaketarako deialdia lantzen; martxoaren 3an onartu zituen.

Kultur Mahaiaren arrazoiak Sanagustin osatzeko

Kultur Mahaiak idatzi bat egina du Sanagustin osatzeari buruz. Hona hemen laburpena.

1. Sarrera.

  • Udala 1994an jabetu zen Sanagustinez. Obren fasea 1998an hasi zen. 2010eko abenduan ireki zen Sanagustin, kulturgune gisa.
  • Sanagustin hobetzen segitzeko aukera dago.
  • Askotariko erabileraz baliatu kultura indartzeko.

2. Eskaintza integrala.

  • Sanagustin uneoroko bilgune erreferentziala izateko, ustiaketan pauso bat eman, eta eskaintza integral bat egin: kultur programazioa eta ostalaritza zerbitzua (taberna, jatetxea).
  • Ahalmen ekonomikoaren bidez, kultur ahalmena lortu.
  • Sanagustin, kultur plaza ez ezik, aisialdi gunea ere bai.
  • Eskaintza integrala emanda jende gehiago joango da. Diru iturri handiagoak. Kultur programazio aberatsagoa izatea ahalbidetuko du.
  • Gestio enpresak hartu bere gain kostuak: ostalaritza obrak, gastu arruntak (argia, ura…), kultur programazioa, plantilla. Udalarentzat Sanagustin zama ekonomikoa ez izatea. Erabateko autofinantzazioa lortu.
  • Besterik: Soreasurekin sinergien optimizazioa / Balizko diru irabaziak kulturara / Parte zaharra biziberritzen laguntzeko proiektua da / Sanagustinen lanpostu berriak / Beste esparru ekonomikoekin elkarlana.
  • Oinarriak: dinamikoa, parte-hartzailea, zabala, herriko taldeen plaza…

3. Udalarekin hitzarmena.

  • Udala eta Sanagustineko gestio erakundearen artean hitzarmena egin: Udalak eraikinaren jarraipena egiteko, udal ekitaldiak han egingo direla bermatzeko...
  • Kultur Mahaia aurkeztu egingo da deialdira, proiektua eginda. Herriko 25 kultur taldeak daude Mahaian.

4. Ekitaldi gehiago.

  • Sanagustinen ostalaritza zerbitzua izanda, mugimendu handiagoa egongo da: kultur ekitaldi gehiago antolatuko dira, eragileekin harremanak, euskara gehiago sustatzeko aukera… Herri nortasuna indartzeko espazioa.
Bidali:  

Erantzunak

txikia | 2011-03-11 : 15:03

PNVk zeatik proposatzeu hemendik urtebetea hartzea erabakiye? hauteskundien hemendik 3 urtea balire, hemendik hiru urtera? PNVk gehiengue baluke hor ez litzateke tabernaik eongo. Hori ez litzateke kafe antzoki bat. Beste eredu baten alde eiteulako. Neri ez zait gustatzen PNVren eredu hori (kontzertuak, zinea,...eta abar daudenean, kontrolauta, beteko den gune bat). Niri beste eredu bat gustatze zait: ondarroako kafe antzokikoa, elgetakoa, bilbokoa, durangokoa. Gaztetxekoa, Bonbereneakoa, Putzuzulo Ametsen fabrikakoa. Ateak zabalik dituen kultur-fabrika bat.

inazio1 | 2011-03-12 : 19:03

Azpeitiyen lenohere naiko taberna bazaudek,bat geiago,nun eta udaletxe aspian.Gero deitukozoagu,Kafe antzokia.Bazegoek lehen ere Soreasun toki ederra.
Mahaikoak egin dezatela proposamena Soresurekin.
¿Soreasurekin sinergien optimizazioa?
Azpeitia ez da Bilbo,eta ez da Donosti.Danera 14.000 lagun gara,gutxigorabera.
¿Gestio enpresak hartu bere gain kostuak: ostalaritza obrak, gastu arruntak (argia, ura…), kultur programazioa, plantilla. Udalarentzat Sanagustin zama ekonomikoa ez izatea. Erabateko autofinantzazioa lortu?
Zerda orain Ezker abertzale enpresariala edor zer.Ezker abertzalea pribatizazioaren alde,zer ikusi behar dugu oraindik.

yosu | 2011-03-12 : 20:03

Arlo kulturala onekin:
Pribatizatu egingo debe.Dena mahaitikan pasabehardu.
(Azpeitiko zabor bilketa Udalaren eskuetatik
Mankomunitatearen eskuetara pasatuko da,
Ezker abertzaleak kontra bozkatu)
Kultura gaia pribatizatu. Zergatik?
Usein txarra dauka onek.
Zein daude or atzean? Xanet Esnaola(uztarria) eta Otamendi(lapikoa) Jaunak, Ezker abertzalekoak.
Beraien lan tokiak finkatzeko asmotan?
Zergatikan udaleren (edozein koloretako udala) kanpotik.Zertako dago udala.Izateko izan behardu udalarekin.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-12 : 21:03

inazio1-i:
Uztarria Kultur Koordinakundeak (bertako taldeek ez ezik, herriko beste hainbat talderen atxikimenduarekin) 2005eko udazkenean egin zian Soreasun kafe antzokia sortzeko proposamena. Udalak atzera bota zian. Galdetu Udalari, beraz.
Soreasurekin sinergien optimizazioaz: Soreasu ere hor dagoenez, handi-handi, erdi bukatuta eta herren (kontuak eskatu Udalari, ezta?), gastuak aurreztearren (garbitasuna, arlo teknikoa...) ona izango duk zenbait zerbitzutan Sanagustin eta biak elkarrekin aritzea, eta proposamen hori Kultur Mahaiak egin dik, herri ikuspegi zabalarekin jokatu nahian.
Pribatizazioaz eta beste, aurreko erantzunean bazaudek nire azalpenak.
Bo,
Enekoitz Esnaola

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-12 : 21:03

Yosu-ri:
- 'Xanet Esnaola (uztarria)' aipatu duk, eta Xanetek ez dik sekula Uztarrian militatu. Beraz, pentsatzen diat nitaz ari haizeala. Ni bai, Uztarrian egon izan nauk: 1998tik 2008ra artean Uztarria Kultur Koordinakundean, haren Talde Eragilean, baina behin ere ez langile postuan.
- 'Otamendi' aipatzen duanean, eta 'lapiko' ('lapikue.net'-ez ariko haiz, Kultur Mahaiko webaz, ezta?), pentsatzen diat Jose Luis Otamendiz ariko haizeala, Otamenditarren artean hark baino ez duelako parte hartu Kultur Mahaian. Gaur egun ez zagok Kultur Mahaian.
- Aurreratzen diat, Yosu: Udalak Sanagustinen kudeaketarako Kultur Mahaia aukeratzen badu —deialdi bidez, jakina—, ni ez nauk Sanagustineko langile plantillan ikusiko (krisi garaian lanpostu batzuk sortuko dituk han, txo!; eman balioa horri). Berria-n egiten diat lana nik, eta han ariko nauk gero ere. Duela 14 urtetik hartua diat erabakia, Uztarria sortzera gindoazenetik: euskara-kultura-komunikazio arloetan herri proiektuen alde egiten diat lana, baina lanpostuetan egon gabe. Diru kontuan edo gastuan zerbait egin badut, neure poltsikotik lagatzea izan duk. Beraz, zer "lan toki finkatzeaz" ari haiz? / Jose Luis Otamendiz esan diat ez dagoela Kultur Mahaian; beraz...
— Sanagustin osatzeko proiektua Azpeitiko Kultur Mahaiak atera dik. Beraz, egitasmo horren atzean Kultur Mahaia baino ez zagok. Atzean ez ikusi ez dagoenik. Eta Kultur Mahaia, nagusiki, herriko 25 kultur taldeek (denek) osatzen ditek; eta Mahaiaren batzarretan botoa, kultur talde haiek besterik ez ditek. Hemen daukak Mahaiaz informazioa, xeoxe bada ere irakurri nahi baduk: http://www.lapikue.net/dokumentazioa
— Udalak Sanagustinen gestiorako Kultur Mahaia aukeratzen badu, lasai, ez eman pribatizazioaren zentzu hori Mahaiari eta honen kudeaketari. Kultur Mahaia baino bilgune zabalagorik aurkitzea ez duk erraza. Kide kopurua, arlo kopurua, barne informazioa, batzarrak, barne araudia, Talde Eragilean taldeak txandaka... Gainera, igual ez duk jakingo, eta: lau udal taldeek ere parte hartzen ditek Kultur Mahaian, eta haietatik bik Talde Eragilean ere bai. Eta, hau ere bai: Kultur Mahaiak balu Sanagustinen gestioa, Mahaiak Udalari esana ziok berekin hitzarmena nahi duela hasieratik bertatik: Udalak eraikinaren jarraipena egiteko, udal ekitaldiak han egingo direla bermatzeko...
— Eraikin publikoen gestio pribatuaz: kasu ugari zagok han eta hemen. Ez tematu Sanagustinekin.
Bo,
Enekoitz Esnaola

yosu | 2011-03-13 : 00:03

Neri Huhezikoak etzibek deitu:Baña,
Mahaia ondo zeok,beti eta proposamenak udalarekin
baieztatuiez,txanponak udaletxeak ipintzenbaditu.
Bestela zergatikan bozkatu udal auteskundetan,zer pintatzendu udalak.Udaleko politikoak, denak etxera.
Txanponik ez baldinbadu udalak jartzen,nor berak ikusiko dik zer egitendun.
Naikoa dek irakurtzea ire hitzaldiye Huhezikoa:
Azpeitiko sanagustingo tema
ori dek ezker abertzalea bultzatzen ari den tema bat,
Enekoitz, beretokia edo txokoa ipintzeko.
Udaletxe aspian taberna(Kafe antzokia,normak aldatuta,etzeok ondo).
Eta ez da ere eliza.(etzaohan ondo).
Elizarekin topakiñituan eta orain Ezker abertzalearekin topakogaituk.
Nere iruipena ori dek.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-13 : 11:03

Yosu-ri:
— Kultur Mahaiaren proiektua aukeratuko balu Udalak (deialdi bidez), Udalak ez dik txanponik gastatuko Sanagustinen (eta obretan han 1.900.000 euroko gastutik 50.000 euro baino ez ditik jarri Udalak, suerte hori izan dik). Gero Udalarentzat Sanagustin zama / gastu ekonomikoa ez izate hori Kultur Mahaiak idatzia dik proposamenean (azaroan hasi zuan aurkezten udal taldeei, duela lau hilabete). Zer iruditzen?
— Ezker abertzaleak ondo ikus zezakek Sanagustin osatua, EAk ere bai, Aralarrek ere bai (eskubidea izango ditek, ezta? EAJk gaizki ikusteko eskubidea duen bezala), edozein herritarrek ere ontzat jotzeko eskubidea dik, edozein taldek, Azkoitiko lagunek, Durangokoek, hik ere bai gero igual, baina: Sanagustin osatzeko proiektua egin duena Kultur Mahaia izan duk, kultur arloa indartzeko asmoz. Hor zaudek Talde Eragileko bilerak eta aktak, hor zaudek Kultur Mahaiko gauza berak, hor udal taldeekin eta alkatearekin Mahaiak egindako bilerak. Mahaiko kide gisa bilera horietako-eta parte zuzena izan nauk.
— Abenduaren 11n ireki zuan Sanagustin. Duela hiru hilabete. Harrezkero dozenaka ekitaldi egon dituk han. Behin-behineko gestioan Udala eta Kultur Mahaia egon dituk, biek hala erabakita (EAJren baiezkoarekin). Astero egiten diagu bilera Udaleko kultur teknikariarekin Sanagustineko egitarauaz. Gero ere halaxe izango hukek, ez egin dudarik. Ezker abertzalearen 'usainik' ikusi al diok hiru hilabete hauetan Sanagustini? Beste edozein alderdirena?

yosu | 2011-03-13 : 12:03

Lehengoa bazekiat,bigarrena ere bai,eta irugarrena ere bai (denak ebidenteak dituk),ez dakitena dek Kafe antzokia(taberna) jartzeko nundik irtenbeardun txanponak?
Udaletxetik?
Kultur mahaia ondo zeok ori ez dek problema eta beran lana ere ez.
Eta 50.000 euro diru asko dek.Jasotako gauzaren truke ez, baño bestela diro asko dek.Ez dixkuratu.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-13 : 12:03

Yosu-ri:
Kultur Mahaiak Sanagustinen kudeaketa deialdirarako proiektu bat aurkeztuko dik, bideragarritasun ekonomikoarena barne, eta hor ikusiko da zer diru sarrera espero dituen (propioak beti), zer irteera... Beste lekuetan funtzionatzen dik kafe antzokiak. (zehaztapen bat: guk ez zioagu 'kafe antzokia' deitzen, 'kulturgunea' baizik, eta izenetik ere markatu nahi diagu taberna izango duen gune horren kultur izaera).
50.000 euroei buruz. 1.900.000 eurotik parte txiki bat duk 50.000, baina ados, 50.000 horiek hola hartuta baduk dirua, eta eskerrak emanda gaudek Udalari.

yosu | 2011-03-13 : 14:03

Enekoitz: ez dik galdera erantzun.
Kulturgunea/Kafeantzokia/(taberna) jartzeko nundik irtenbeardun txanponak?
Udaletxetik?
Komentario bat: Normak aldatu.
Azpeitiarr batzuek bete eginbeharditxiagu goitik behera.
Besteak ez.
Udaletxe guztiari-(PNV-EAJ)oposizioari(ANV,ARALAR,EA),
denak lotsagarriak.Neargarria.Pobrezi demokratikoa eta abar.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-13 : 16:03

Yosu-ri:
— Sanagustinen gestioa hartzen duenak jarri beharko dik dirua, normala den bezala (dena dela, hori ez duk beti horrela. Adibidez: orain urtebete inguru Baigera berritu zutenean —zaharren egoitzak ere baditik taberna eta sukaldea...—, deialdi bidez aukeratua izan zenak ez zian berritze obrarik ordaindu, Udalak ez ziolako eskatu. Eta han zerbitzu ona ematen da. Ikusi besterik ez dago zer harrera duen jatetxeak; zaharren egoitzako jatetxeak. Sanagustin kulturgunean sukaldea-eta ordaintzeko Udalak dirua eskatuko dik, esaten dutenez, kanona-eta aipatzen dutelako).
— Arauez. Hori Udalari galdetu. Hori egiteko ahalmena duelako egingo zian, bere eraikina delako.

yosu | 2011-03-13 : 18:03

Enekoitz,barkayek baño:
Enekoitz: ez dik galdera erantzun.
Kulturgunea/Kafeantzokia/(taberna) jartzeko nundik irtenbeardun txanponak?
Udaletxetik? BAI
Udaletxetik? EZ.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enekoitz Esnaola | 2011-03-13 : 19:03

Yosu-ri:
Deialdiak irteten duenean, han leituko diagu zehazki hik galdetzen duana. Baina ez diat uste hor Udalak xentimorik galduko duenik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu