Karnabal giroan dantzan

Uztarria.eus 2011ko mar. 5a, 16:03

Atzo (martxoak 4, ostirala) karnabalak ospatu zituzten herriko ikastetxeetan. Urtero egin ohi dutenez, mozorro festa eta jai giroa izaten dira nagusi batean eta bestean. Uztarriak Ikasberri Azpeitiko Ikastolak atzo egin zuen inauteri festako irudi batzuk jaso ditu bideoan. Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiek kalean kalejira egin zuten lehendabizi eta ondoren Izarraitz pilotalekuan egin zuten jaialdia. Bideoan, bolanten dantza ageri da.

Aurtengo karnabaletako egitaraua ikusteko klikatu hemen.