Hemen dira karnabalak

Uztarria.eus 2011ko mar. 5a, 11:03

Jaitik asteartera festa egitaraua ondo hornituta dator

Txikiteo Elegantea, haur eta helduen mozorro festak, zezena eta kale animazioa, osagai nagusiak aurten ere

Aurreko asteburuko kaldereroen etorreraren eta atzoko (ostirala) Euskal Inauteriaren kalejiraren ondoren bihar, igandea eta martxoak 6, hasiko da herriko karnabaletako hiru eguneko egitarau nagusia.

Jaitik asteartera festa egitaraua ondo hornituta dator. Txikiteo Elegantea, haur eta helduen mozorro festak, zezena eta kale animazioa, osagai nagusiak aurten ere.

Hona hemen hiru egunetarako ekitaldiak:

  • Martxoak 6, Jai Karnabala
    • 09:00: Diana, Izarraitz Txistulari Taldearekin
    • 10:00: XXIII. Eskolarteko Krossa.
    • 11:00: Diana, Udal Musika Bandarekin.
    • 12:00:
      • XXXII. Argazki Lehiaketa: Juan de Antxieta 2010
      • Eleganteen pasiera.
      • Sokamuturra.
    • 12:30:
      • Itsasi Dantza Taldearen Artzai-Inudeen konpartsa eta Juan Antxieta Musika Eskolakoen doinuak.
      • Skandalue txaranga.
    • 16:15: Zezenaren irteeraren aurretik, Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari Taldearen doinuak, plaza Txikian.
    • 16:30: Sokamuturra.
    • 19:30: Papa Swing-en emanaldia, kaleetan zehar.
  • Martxoak 7, Astelehen Karnabala
    • 10:00: Diana, Izarraitz Txistulari Taldearekin.
    • 11:30: Zezen txikiak eta poniak, plaza Nagusian.
    • 12:00: Herriko Banda Gaztearen eta txilibiteroen kalejira.
    • 12:30: Mozorrotutako haurren desfilea. Bukaeran, haurrentzat olinpiadak, jaialdia eta goxokiak egongo dira plaza Nagusian.
    • 16:00: Haurrentzako jolasak eta parkeak, Olazko Amaren plazan.
    • 16:15: Zezenaren irteeraren aurretik, Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari Elkartearen doinuak plaza Txikian.
    • 16:30: Sokamuturra.
    • 19:30: Udal Musika Bandaren kalejira.
    • Zezena erretiratu ondoren, triki poteoa Enparango zubitik abiatuta, Gaztetxeak antolatuta.
    • 21:30: Afaria txotxarekin, mozorro lehiaketa, zurrut jolasak... Gaztetxean.
    • 23:00:
      • Itsasi taldeko Ttuntturroak.
      • Helduen mozorro lehiaketa.
      • Los Pasai txaranga eta Batek batukada.
    • 01:30: Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
  • Martxoak 8, Astearte Karnabala
    • 02:00: Batek batukada eta Los Pasai txaranga, kaleetan eta plaza Nagusian.
    • 06:15: Diana, Musika Bandarekin.
    • 06:45: Zezena irten aurretik, Izarraitz Txistulari Taldearen eta Musika Bandaren doinuak, plaza Txikian.
    • 07:00: Sokamuturra.
    • 12:00: Herriko Banda Gaztearen eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren kalejira.
    • 16:00: Umeentzako parkeak, Olazko Amaren plazan.
    • 16:15: Zezena irten aurretik, Izarraitz Txistulari Taldearen eta Musika Bandaren doinuak, plaza Txikian. Ondoren, txistulariek zezenak beteko duen ibilbide bera egingo dute, kalerik kale txistua joz.
    • 16:30: Sokamuturra.
    • 20:00: Suzko zezena, beltzez edo lutoz jantzitako herritarren partaidetzarekin, plaza Nagusian.