Korrika 17ren bueltan, Mus Txapelketa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 13:03

Hilaren 18an, ostirala, izango da gaztetxean, 22:00etan hasita

Dagoeneko eman daiteke izena herriko hainbat tabernetan

Korrika 17 gerturatzen ari dela-eta, Korrika Batzordeak Mus Txapelketa antolatu du Korrikari "babes ekonomiko zein soziala" emateko asmoz.

Lehenengo herriz herri jokatuko dute txapelketa. Azpeitian martxoaren 18an, ostirala, izango da zita gaztetxean, 22:00etan hasita. Dagoeneko izena eman daiteke Etxe-Zuri, Orkatz, Korrale, Zuhatz, Txarrantxa, Oñatz, Lokotx, Urtzi, Izaro eta Jim Clark tabernetan zein gaztetxean. Bikoteko 12 euro ordaindu beharko dira egunean bertan.

Azpeitiko txapelketako irabazleek eta beste herrietako irabazleek Donostian izango dute zita apirilaren 9an, zapatuan.

Apirilaren 13an, Azpeitian

Korrika 17 apirilaren 13an, asteazkena, pasatuko da Azpeititik. Bi aldiz pasatuko da: lehenengo Matxinbentatik behera, Landetan barrena (herrira sartu gabe), Zestoara joango da, eta Zestoan buelta hartu eta Azpeitiara itzuliko da, herri barrutik pasatzeko eta Azkoitia aldera joateko. Bigarren aldiz, hau da, herri barrutik, 18:30ak aldean pasatuko da.

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari! da 17. Korrikaren leloa. Aurtengo korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an eta hamar egun beranduago, apirilaren 17an, bukatuko da Donostian. Aurtengo omendua Euskaltzaindia izango da.