Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2011ko mar. 2a, 12:03

Martxoaren 14an hasiko da ikastaroa eta hiru asteko iraupena izango du

Hala nahi duten ikasleek sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitian. Martxoaren 14an hasi eta apirilaren 1ean bukatuko da. Hiru astean emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.

Ikastaroa 100 euro ordaindu beharko da eta ikastarorako materiala prezioaren barnean sartzen da. Ikasleek, hala nahi izanez gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943464622 telefonora deitu behar dute.