Izarraitz Igeri Elkarteko kideek postu onak lortu dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2011ko mar. 1a, 13:03

Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko benjamin eta alebin mailako igerilariak

Datorren aste bukaeran Neguko Euskal Herriko Txapelketan hartuko dute parte Izarraitzeko bost igerilarik

Joan den zapatuan, hilak 26, Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako igerilariek Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia jokatu zuten Oñatin.

Hona Izarraitzeko igerilariek lortutako emaitzak:

.50 metro bularrez: Paula Urrestilla eta Eneko Caballero (1. postua), Maitane Goenaga (2. postua), Ane Sudupe (3. postua), Maialen Sudupe (4. postua), Naroa Muñoz (9. postua), Maialen Badiola (11. postua) eta Arantxa Alberdi (15. postua).

.100 metro bularrez: Joanes Astigarraga (1. postua), Unai Amenabar (11. postua), Jone Goenaga (12. postua), Eneritz Aramendi eta Aratz Iraola (17. postua) eta Zorion Corta (26. postua).

.50 metro librean: Aiora Beristain (1. postua), Maialen Aizpuru (3. postua), Eva Astigarraga (6. postua), Jakes Arteaga (9. postua), Imanol Odriozola (12. postua), Julen Uranga (14. postua), Gorka Garate (15. postua) eta Eritz Garate (20. postua).

.100 metro librean: Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru (1. postua) eta Miren Caballero (4. postua).

.200 metro bularrez: Eva Astigarraga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru (1. postua), Aiora Beristain eta Miren Caballero (2. postua), Eritz Garate (8. postua), Gorka Garate (12. postua), Imanol Odriozola (14. postua), Jakes Arteaga (17. postua) eta Julen Uranga (20. postua).

Taldekako proban, Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin mailako bi taldek 6x25 tximeletan hartu zuten parte eta 3. eta 4. postuetan sailkatu ziren. Alebin mailako neskak 4x50 bizkarrez proban hartu zuten parte eta lehenengo postuan sailkatu ziren. Mutilak, berriz, 4x50 bizkarrez proban lehiatu ziren eta 3. postua eskuratu zuten.

Neguko Euskal Herriko Txapelketa

Datorren asteburuan, martxoaren 5ean eta 6an, Izarraitzeko bost igerilarik Neguko Euskal Herriko Txapelketan hartuko dute parte. Irunen jokatuko dute txapelketa.