'Ikiaaaarriya' bertso saioa antolatu du hirugarrenez, Orkatz Kultur Elkarteak

Uztarria.eus | Kultura
2011ko ots. 24a, 11:02

Bihar, ostirala, izango da, 23:00etan hasita

Fredi Paiak, Julio Sotok, Jon Maiak, Iker Zubeldiak eta Estitxu Eizagirrek kantatuko dute

Bertso saioa iragartzen duen kartela.  Argazki originala

Orkatz Kultur Elkarteak, hirugarren urtez jarraian, Ikiaaaarriya bertso saioa antolatu du. Bihar, ostirala, izango da, 23:00etan hasita.

Bost bertsolari igoko dira oholtzara: Fredi Paia, Julio Soto, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Estitxu Eizagirre. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Bentatxo arituko da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu