Ezker abertzaleak Plan Orokorraren inguruko erakusketa irekiko du

Uztarria.eus 2011ko ots. 3a, 16:02

Gaurtik, otsailak 3, hilaren 13a arte egongo da zabalik erakusketa; astegunetan, 18:00etatik 20:00etara eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara

"Gaiaren inguruko informazioa zabaltzen jarraitu nahi dugu", diote

Azpeitiko ezker abertzaleak Azpeitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren inguruan duen proposamenaren harira, erakusketa irekiko du gaur (osteguna, otsailak 3), 18:00etan, Betharrametako aretoan.

Gaurtik hilaren 13aa arte egongo da irekita; astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta, asteburuetan 12:00etatik 14:00etara. Bertaratzen direnek "Plan orokorraren inguruan ezker abertzaleak alderdi desberdinei egindako akordiorako proposamenaren edukiak ikusteko aukera izango dute.

Udaleko alderdien artean Plan Orokorraren inguruko eztabaidak zabalik jarraitzen du, eta erakusketa honekin "gaiaren inguruko informazioa zabaltzen jarraitu nahi dugu", dio ezker abertzaleak. Horien iritziz, "ezker abertzalea izan da gai honen informazioa zabaldu eta informazioa publiko egin duen bakarra". Gainera, "herriaren etorkizunerako erabaki garrantzitsuak" daudela jokoan adierazi dute ezker abertzalekoek.

Planoak ikusteko egin klik hemen