Bertanek antolatutako elkarretaratzearen aurrean

Iñaki Etxezarreta (Udal zinegotzia) | Iritzia
2010ko aza. 26a, 16:11

Herriko zenbait taberna eta dendatan gertatutako lapurreten ondorioz, eta beraien ustetan egoera horrek sortzen dien segurtasunik ezaren sentsazioaren aurrean, Bertan Merkatari Elkarteak egin duen deialdia ikusita, Azpeitiko Udalak honako gogoeta hauek egin nahi ditu:

  • Iruditzen zaigu une hauetan sortu den alarmak ez duela hainbesteko justifikaziorik, eta uste dugu horrek ordena publikoa zaintzearen ardura dugun estamentuoi (Udala, Udaltzainak eta Ertzantza) merezi gabeko gutxiespena dakarkigula.
  • Eskuetan ditugun datuen arabera, argi eta garbi ikusten da Azpeitian dugun ondarearen aurkako (dagokigun honetan, taberna eta denden aurkako) delituen indizea moderatua dela, eta edonola ere, konparazioan, mugakide ditugun eskualdeetako eta Gipuzkoako batez bestekoa baino txikiagoa.
  • Segurtasun arloan denok jarri dezakegu gure aletxoa. Hauek dira eman ditzakegun zenbait aholku:
    • Egunero aztertu denda eta merkataritza-establezimenduetako detektagailu eta alarmak, azken aldian egin diren lapurretetan ez baitute jo, hainbatek jarrita izan arren.
    • Komeni da gertakaria gertatu eta berehala salatzea Udaltzainetan, eta ez hainbat egun igaro ondoren, zenbaitetan gertatzen den moduan.
    • Berehala deitu Udaltzainei, prebentzio moduan, norbaitek jende susmagarria dabilela somatzen baldin badu.
    • Etxetik irten behar denean, atea giltzaz itxita utzi, bi bira emanda.
  • Edonola ere, berriro adierazi nahi dugu, gaur eguneko egoera ez dela alarma soziala sortzeko adinakoa, eta berretsi Ertzaintzarekin batera lanean jarraituko dugula, buru-belarri, Azpeitian ez dadin igo delinkuentzia-indizea, eta, ahal bada, jaitsi dadin.
Bidali:  

Erantzunak

joxemai | 2010-11-26 : 17:11

goikoari, munixipalak nun dien ?
MULTAK JARTZEN !!! besterik ez dute egiten
epe latz hauetan alde guztietatik rekaudatzea dute helburu. Ez dago beraiekin razonatzerik gainera.
Konturatu al zarete nolakoa den 1826 munixipala ?
(bai, neska edo dalako hori) nun dagoela pentsatzen du ?

kiriko | 2010-11-26 : 17:11

bueno falta zana!!!
"sortu den alarmak eztuela justifikaziorik"?
hori ofizina epeletik erraz esaten da .bestela ere garai latzak pasatzen ari gara orain lapurren bildur bizitzeko.
"udaltzainak merezi gabeko gutxiespena" jaso dutela ?
"delituen indizea moderatua" dela?(bilborekin komparatuta ez ?) ba eskerrak ze azpeitia gauez "ciudad sin ley " emateu, etxe eta garajetan lapurretak ,soziedade, denda eta tabernetan ere bai , denbora gutxian ... MUNIZIPALAK NUN DIE? gauez nik uste serenuek prezentzi gehiago izan behar zutela .oinez eta kotxez ibili beharko zuten herrian zehar eta ez kotxez pasada bat eman da listo.
sereno geyo jarri ya!!!!!

MAKUTZ | 2010-11-26 : 18:11

Zuen gogotei erantzunak ematen:
*Noiz izango du NAHIKo JUSTIFIKAZIO gure herrian ALARMA sortzeko?
Ordizian bezala norbait zauritzen gaituztenean?
EZ AHAL ZERATE ZUEK, POLITIKOAK, AHO BETEZ ARLO GUZTIETAN(HEZKUNTZA,MEDIKUNTZA..),PREBENTZIOA,
GIZARTEAN ERROTZEA NAHI DUZUENOK ?
*Herri honetako biztanle kopurua kontutan hartuz, noiz dira nahiko delitu ?
*Dendari bezala guk jarri ditzaizkegun denak jarri behar ditugu,pertsiana, alarma eta kriston seguru ona.
Hauek denak gure poltxikotik ordainduta eta subentziorik gabe.
Ertzainak esatea "Lo mejor es que tengais un buen seguro de robo para que os cubra lo sucedido".
Zuri gertatzen zaizunean, egunetan kentzen ez diren sentsazio eta kezkak izaten dituzu.
Lasaitu egin naiz, irakurrita, lanean jarraituko duzuela gure segurtasunagatik kezkatuta.
Ez dezagula berriro entzun lasai egoteko beste hiru hilabetetan ez dela gertatuko eta.
Zuek esandakoa jarraituz egunero 3 bider konprobatuko ditugu alarmak jotzen jarriz eta nola udaltzainekin eta ertzainekin konektatuta dauden danak dantzan jarriko ditugu.Gero ez kexatu danak mareatzen baditugu.
Gu prest egongo gera denon artean zerbait egiteko edo ahal deuna egiteko, hurrengo astean gelditzekotan gara eta nahi baduzu ere Joxekin bilerara agertu, gustoz aurrez aurre hitzegingo degu bestetan bezalaxe.
Ondo pasau aste bukaerie.

tipobat | 2010-11-26 : 19:11

Iñaki Etxezarretari (Udal zinegotzia):
Lehenengo parrafoa; irakurri eta, ire etxean lapurretan egin eta zer esangohuan?
Bigarrengo parrafoa; nungo datuek die eta zenekin konparatuta daude? Ez dek naikoa esatea,"eskuetan ditugun datoak".-Oridek txarrikeria,internet garaian-
Irugarren parrafoa; 12urte nituela(txikitan) orixe esatezikan nere amak, atea itxi eta bi buelta eman.
Hobeto in zuen lana,azpeitiarren propietateak eta azpeitiarrak babestu.
Azpeitiko udaletxea ,espabilatu edo dimititu.

Izarraitzmagaletik | 2010-11-26 : 22:11

MAKUTZek esan du noiz izengoan nahiko justifikaziyo alarma sortzeko, norbait zauritutzen debenien? Eztakit akordatzen zeaten (ni ez naiz ahaztu)baino lagun batek kutxilka earra jaso zun zapatu gau normal baten Erdi-kalien... nik beñe ez nun pentsauko hori Azpeiti baten pasauko zanik... nei poza eman dit ikustie herriye behingoz zeozerreatik juntatzen ai dala, ze bestela beti bakoitze gure erara ibiltzen gea. Herriye zerbait erreklamatzen ai da, asike agintariyek: AITUUUU!!!

eurizaparraie | 2010-11-27 : 16:11

arrazoi guztia dute dendariek.
bada garaia herri hontan bakoitza bere lanak ondo iten hasteko.
dendariak seguru ,beren negozioak alden ondoen babesten saiatzen direla,pertsianak , alarmak ...
baña ala ere nahiko ez denez uste dut udaltzaingoari dagokiola pixkat kargu gehiago hartzea , kalea gauez ongi zainduz, oinez txokorik-txoko ibiliaz. alde zarrean bertan, izkutuko leku asko daude , karkaba,hasi eta amaitu gabe dagoen obra hori erdikalean (portzierto noiz einberdebe behingoz(orain kalekatu guztien bizitoki den) etxe hori ?hola kalie parregarri geratzea ta gauez tetriko hutsa ....

eurizaparraie | 2010-11-27 : 16:11

norbaitek igual galdetuko zuen zer da karkaba?
ba karkaba bi kaletako etxeak banatzen dituen pasadizoa da. alegia erdikale eta elizkale harteko etxeak banatzeko metro terdi zabalera duen pasadizo bat dago kale barrenetik goraño .lapurreta bat baño gehiago izan da leku horretatik. ez alda garaia zerbait pentsatzeko??? laister karkaba partez lapurbidea deitu beharko diogu!!!munixipal askok jakingo aldute dagoenik ere??? erdiak pasa kanpokoak direlako diot..

zegamarra | 2010-11-29 : 17:11

dendariak - 1
udala udaltzaingoa - 0 patatero
lapurrak lasai lasi lapurretan, da zuek multak jartzen!
gabaz ze ertetzezute multak jartzea bakarrik? ze oindala aste batzuk, exaktamente ostegun iluntzie baten , zozidadetik bueltan goizeko 2:45tan aparkau diat kotxie ta 6:30tan bueltau kotxea lanea juteko ta multie jarri etziteaben ba ... goizeko 4:30tan gañea
oso ondo iruitze zitek dendatakuek kejatzie zeñek bijilatzeik ba? porke munipak multak ipIntzen naiko lan badiabe.

maritxu | 2010-11-30 : 14:11

Nola esan daiteke ateari bi buelta emateko, eta alarma obeak jartzeko???? hori al da zuen erantzuna??? Beste zerbait interesgarriagoa egiten hasi, ze orainarte egiten duzutenak ez du balio. Nola liteke hori esan oraintxe lapurretako egin dioten dendariei edo azpeitiar merkatariei.... Zure etxean sartzen badira agian beste modu batean hitzegingo zenuten...

eurizaparraie | 2010-11-30 : 15:11

aste ontan egin behar aldute konzentrazioa??
udalaren erantzuna ikusita , bizilagunak ere kalera irten beharko genuke. alde zarrekoak seguru asko animatuko ginela.nazkatuta gaude zakurraren buztana izaten . lotsagarria da dagoen utzikeria. azken 41urtean bizi naiz kalean eta orain bezalako utzikeriarik eztut ikusi inoiz . kalea askotan zikiña , txoko ilunak, eta abar luze bat...
keja gaitezen herritar guztiak gure eskubidea da eta beraien betebaharra!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu