Azpeitiko bi enpresa Zubietako errauste planta egiteko lehian

Uztarria.eus 2010ko aza. 26a, 13:11

Bi enpresa talde lehiatuko dira azpiegitura berria eraikitzeko, eta horien artean daude Azpeitiko Antzibar eta Altuna y Uria enpresak

Lanen eskaintza hurrengo urteko urtarrilean egitea espero du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak

Azkeneko albistea (12:40). Donostiako Auzitegiak baliogabetu egin du plantaren proiektua onartzeko Partzuergoak 2009an sinatutako akordioa

Bi enpresa talde lehiatuko dira Gipuzkoako Zubietako errauste planta egiteko eta horien artean dira Azpeitiko bi enpresa, Antzibar eta Altura y Uria. Antzibarrek ondorengoekin osatu du hautagaitza: Befesa Agua, Befesa GRI, Galdiano, Thyssengroup eta Norvegie. Altuna y Uria, berriz, honakoekin aurkeztu da: FCC, Serbitzu, eta AE&E.

Bi enpresa talde horietako batek izango du aukera errauste planta egiteko. Eraginkortasun teknikoaren txostenean enpresa taldeek aurkeztu behar dituzte erreferentziak biolehortzeko plantari buruz eta errauste plantari buruz. Lanen eskaintza hurrengo urteko urtarrilean egitea espero duela jakinarazi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak.

Azkeneko albistea (12:40). Donostiako Auzitegiak baliogabetu egin ditu Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak 2009an sinatutako akordioak, Txingudiko Mankomunitateak parte hartu zuelako. Epailearen arabera, Mankomunitate hori ez da Partzuergoko kide. Hondakinen partzuergoak helegitea jarri du, eta lanak ez direla geldituko ziurtatu du. Informazio gehiago hemen