Sahararen alde, hainbat ekimen antolatu dituzte larunbaterako

Uztarria.eus 2010ko aza. 24a, 12:11

"Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko" antolatu dituzte ekimenak

Kotxe karabana, bideoklip aurkezpena eta manifestazioa egingo dituzte

Urola Kostako Saharararen aldeko elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte "Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko". Larunbat honetan, hilak 27, "sahararrek behar duten laguntza eta elkartasunaz ohartuta", kotxe karabana, bideo klik aurkezpena eta manifestazioa egingo dituzte Urola Kostan.

Antolatzaileen arabera, "agintariek ezer ez dutela egiten nabarmena da, eta herritarrok presioa egiteko garaia iritsi da".

Hona egitaraua:

10:30ean, Zarautzetik kotxe karabana abiatuko da. Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia zeharkatuko ditu.

12:00etan, Leok musika taldeak saharar emakumeentzat abian duen proiektuaren baitan, bideoklipa aurkeztuko du.

12:30ean, Azpeitiko plazan hasita, Sahararen aldeko manifestazioa egingo dute Maroko hiltzaile, Sahara askatu! lelopean.