Azpeitiak atzean utzi du Azkoitia Trindoor lehiaketan

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2010ko aza. 23a, 11:11

.15 minutu eta 22 segundoko marka egin zuen Azpeitiak

Abenduaren 11n jokatuko du finalerdia Markinaren kontra

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioak antolatutako Trindoor lehiaketaren azken bi kanporaketak jokatu zituzten larunbat arratsaldean. Alde batetik Markinak eta Leitzak neurtu zituzten indarrak eta, bestetik, erronka klasiko bat jokatu zuten, Azpeitiaren eta Azkoitiaren artekoa. Ez zen ezustekorik izan eta iaz bezalaxe, azpeitiarrak nagusitu ziren proba hirukoitzean.

Denboraldiko hirugarren marka onena egin zuen Azpeitiak: 15 minutu eta 22 segundo; sanpedrotarrek dute orain arte denbora bizkorrena, 15 minutu eta 14 segundorekin.

Hiru ordezkari

Erabakita dago Trindoorreko finalerdiak zein herrik jokatuko duten. Aurten, eskualdeko hiru ordezkari ariko dira azkenaurreko lehian: Aizarnazabal, Orio eta Azpeitia. Abenduaren 11n jokatuko du Azpeitiak finalerdia Markinaren aurka. Finala, berriz, abenduaren 18an izango da.