Denboraldiko bigarren garaipena Lan Mobel ISB taldearentzako

Uztarria.eus 2010ko aza. 22a, 18:11

FEV Oviedo Baloncesto taldearen kontra 86-98 irabazi zuen Azpeitiko saskibaloi taldeak

.13.postuan dago Lan Mobel ISB

Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak. Igandean jokatu zuen herriko taldeak bere bederatzigarren partida eta Oviedon (Asturias, Espainia) eskuratutako garaipenak arnas apur bat eman dio denboraldiari begira. 86-98 emaitzarekin, mendean hartu zuten Iraurgikoek FEV Oviedo Baloncesto taldea. Lan Mobel ISBko ordezkarien arabera, Chris Mortellerok partida oso ona jokatu zuen; 30 puntu egin zituen eta 15 errebote eskuratu.

.13. postuan dago Lan Mobel ISB eta abenduaren 3an jokatuko du hurrengo norgehiagoka Leyma Basquet Coruña taldearen aurka. Puntutan berdinduta daude bi taldeak. Partida etxean jokatuko dute Iraurgikoek, Azpeitiko kiroldegian, 21:00etan hasita.

Zilarrezko LEB mailan ari da jokatzen Lan Mobel ISB taldea. 2005etik 2010era bitartean EBA Ligan aritu da Azpeitiko taldea eta 2009/2010 denboraldi amaieran igo zen mailaz.