Bi autok elkar jo dute Urrestillara bidean eta pertsona bat zauritu egin da

Uztarria.eus 2010ko aza. 18a, 19:11

Istripua 17:30ak aldera gertatu da, eta pertsona bat zaurituta ospitalera eraman dute

Azpeititik Urrestillara bidean bi autok aurrez aurre elkar jo dute

Arratsaldeko 17:30ak inguruan bi autok aurrez aurre elkar jo dute Azpeititik Urrestillara bidean, Mardure baserriaren parean. Ondorioz, pertsona bat zauritua izan da eta anbulantzian ospitalera eraman dute. Une hauetan (18:30ean), istripua izan duten bi autoak errepidearen errei bat oztopatzen dute eta Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.