Iraurgiren porrota Basquet Mallorcaren kontra

Uztarria.eus 2010ko aza. 18a, 10:11

.69-76 galdu zuten atzo Txakartegiren mutilek

Partida bat irabazita, azken hirugarren postuan dago talde azpeitiarra

Iraurgik beste partida bat galdu zuen atzo Basquek Mallorcaren aurka, Azpeitiko kiroldegian; 69-76 bukatu zen partida. Orain, azken hirugarren postuan dago Iraurgi, partida bakarra irabazi du eta.

Iraurgik azken minutura arte jardun zuen lanean, etsi gabe, baina mallorkarrek markagailuari eusten jakin zuten. Laugarren postuan dago Basquet Mallorca jokatutako sei partidetatik bost irabazita.

Datorren partida asteburuan jokatuko du FEVE Oviedo Baloncestoren kontra, etxetik kanpo.