Azken lau antzezlanetarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2010ko aza. 15a, 13:11

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Azpeitiko zein lekutan egongo da laster Antzerkizale Elkartearen egoitza? da erantzun beharreko galdera

Uztarria Komunikazio Taldeak aste honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Antzerki Topaketak hasi zirenetik zozkatu ditu Uztarriak sarrerak, eta asteburu honetan ere hala egingo du. Topaketak aste honetan bukatuko dira.

Ostiralean hasita, lau antzerki izango dira: ostiralean, Le Petit Theatre de Pain eta Artedrama taldeen eskutik Errautsak izeneko emanaldia; larunbatean, ZPT taldearen Demode Ouartet lana eta, igandean, bi saio izango dira: 18:00etan, En La Lona taldearen Exodo eta, 19:30ean, Oihulari Klown-en Xake antzezlana.

Emanaldi guztiak Izarraitz Pilotalekuan izango dira. Hala ere, ostegunean antzerki alternatiboaren txanda izango da. 'Ogirrik karri etzun semia’ antzezlana ikusteko parada izango dute Gaztetxera joaten direnek, 21:30etik aurrera.

Emanaldien sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:

Azpeitiko zein lekutan egongo da laster Antzerkizale Elkartearen egoitza?

Erantzunak bidaltzeko epea ostegun iluntzean bukatuko da. Ostiralean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.