Padel ikastaro berria antolatu du Udaleko Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2010ko aza. 11a, 19:11

Astebukaeretan egingo dute eta bi talde antolatzeko asmoa dute, 13-16 urte artekoentzat bat eta 16 urtetik aurrerakoentzat bestea

Azaroaren 27an hasiko da eta hilean hamabi ordu emango dituzte

Padelean trebatu nahi dutenek aukera izango dute hil honen bukaeratik aurrera Udal Kiroldegiko kanpoko gunean. Kirol Patronatuak ikastaro berria antolatu du; azaroaren 27an hasiko da eta hilean hamabi ordu emango dituzte.

Ikastaroa astebukaeretan egingo dute; larunbat eta igandez izango dira klaseak. Bi talde antolatzeko asmoa dute, 13-16 urte artekoentzat bata eta 16 urtetik aurrerakoentzat bestea. Taldeak martxan jartzeko beharrezkoa da gutxienez lau lagunek izena ematea, baina talde bakoitzean gehienez sei ikaslek hartu ahal izango dute parte. 13 eta 16 urte bitartekoek 10:30etik 11:30era izango dute ikastaroa, eta 16 urtetik gorakoek 11:30etik 13:00etara. Kiroldegi kanpoko kantxetan emango dute berez ikastaroa, baina eguraldi txarra egiten duenean, Izarraitz pilotalekuan izango dira klaseak.

Ikastaro honen gaineko informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek, 943 813069 telefonora deitu behar dute, arratsaldez.

Umeentzako igeriketa ikastaroak

Bestetik, Kirol Patronatuak prest ditu dagoeneko adin tarte desberdinetako umeentzako antolatu dituen igeriketa ikastaroetako zerrendak. Horrela, izena emanda duten gurasoei dei egiten diete Patronatutik igerilekura deitu edo joan daitezen, seme-alaben izen-ematea baieztatzera.