Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du

Uztarria.eus 2010ko aza. 10a, 12:11

Hilaren 15ean hasiko dira dantza ikastaroak

Ikastaroa doakoa da eta euskal dantzak ikasi nahi dituen edonorri zuzenduta dago

Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du, urteko sasoi honetan egin ohi duen bezala. Azaroaren 15ean hasiko da dantza ikastaroa eta abenduaren 15era arte luzatuko dira saioak, Itsasiko lokaletan (lehen Zapo Txoko aurkitzen zen lekuan), astelehenetan eta asteazkenetan. 21:00etatik 22:00etara bitartean izango dira saioak.

Ikastaroa doakoa da eta euskal dantzak ikasi nahi dituen orori zuzendutakoa da. Beraz, dantza saioetan parte hartu nahi dutenek datorren astelehenean, 21:00etan, Itsasiko lokaletara azaldu besterik ez dute.