Biktimen aldeko Memoriaren Egunaren harira, elkarretaratzea egingo dute

Uztarria.eus 2010ko aza. 9a, 12:11

Plazan izango da kontzentrazioa bihar, asteazkena, 12:00etan hasita

Joan den osteguneko udalbatzarrean onartu zen Memoriaren Egunaren inguruko mozioa, EAJren botoekin

Bihar indarkeriaren biktimen aldeko Memoriaren Eguna izango da Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Horren harira, bihar eguerdian Azpeitian elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan hasita.

Joan den osteguneko udalbatzarrean bozkatu zuten Memoriaren Egunaren inguruko mozioa. Lehen bozkaketan berdinketa izan zen eta, hori dela-eta, Julian Eizmendi alkateak kalitatezko botoa erabili zuen. Horrebestez, Eudelek aurkeztutako mozioa bere horretan onartu zen EAJren botoekin. Azpeitiko EAJk biharko elkarretaratze isilean "parte hartzera deitu" ditu herritarrak.