Azkargorta eta Boliviako Federazioaren arteko akordioa geldirik

Uztarria.eus 2010ko aza. 9a, 11:11

Uztarriari adierazi dionez, "momentuz, Boliviako Futbol Federazioarekin akordiorik ez dut lortu"

.1993tik 1994ra bitartean Boliviako selekzionatzailea izan zen azpeitiarra

Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) futbol entrenatzaileak uztarriari jakinarazi dionez, "momentuz, Boliviako Futbol Federazioarekin akordiorik ez dut lortu eta negoziazioa geldirik dago".

Duela aste pare bat, Boliviako Futbol Federazioaren ikusmiran zen Azkargorta eta orain, berriz, negoziazioak geldirik daude. Urriaren 26an batzartu ziren Boliviako Futbol Federazioko kideak eta Azkargorta Madrilen.

Boliviako selekzioak entrenatzailea behar du 2011n jokatuko den Amerikako Koparako eta 2014an Brasilen jokatuko den Mundialeko kanporaketetarako. Hasiera batean, Luis Fernando Suarez kolonbiarra fitxatzekotan ziren, baina kontratuarekin ados ez eta Azkargortaren izenak indarra hartu zuen.

Bolivian ibilia

Azkargorta Boliviako selekzionatzailea izan zen 1993-94 bitartean. Garai hartan lortu zuen Boliviak lehenengo aldiz Mundialerako txartela. Gainera, Evo Moralesekin ere bildu zen Azkargorta, bertako futbola berritzeko plana aurkezteko.

Hona Azkargortaren ibilbidea:

Atzerrian ia beti Azkargorta, Lagun Onak-en izan zen entrenatzaile (1978-1980), gero Ondarroan ere bai (1980-1982). Harrezkero, beti Euskal Herritik kanpo egon da karguetan.

1982-1983. Nastic Tarragona (Herrialde Katalanak).

1983-1986. Espanyol (Herrialde Katalanak).

1986-1987. Valladolid (Espainia).

1987-1989. Sevilla (Espainia).

1989-1991. Tenerife (Espainia).

1993-1994. Boliviako selekzioa.

1995-1996. Txileko selekzioa.

1997-1998. Yokohama Marinos (Japonia).

2003-2005. Real Madrilen (Espainia) nazioarteko eskolaren zuzendari.

.2005. Chivas (Mexiko).

.2006. Duela bi urte Pekinera (Txina) joan zen, Real Madrilen enkarguz, Guoan klubeko kirol eta azpiegitura arloak antolatzera doa.

.2008. Valentzia (Herrialde Katalanak). Uztailean bi astean kirol zuzendari aritu da.