Herritar eta eragile ugari proiektu berriaren alde

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 4a, 11:11
Hainbat herritar elkartu ziren Azpeitian argazkia ateratzeko. (Olatz Prat)

Bihartik Berria eta Hitza egunkarien eskaintza berritua kaleratuko da

Interneten ere, eskaintza berria izango da

Proiektu berria sortu dutela-eta, herritarrak eta eragileak kalera irten ziren Berria eta Hitza egunkariei babesa eskaintzera. Zarautzen zein Azpeitian elkartu ziren, eta atxikimendua eskaini zieten bi kazetei.

Azpeitiko udaletxe atarian zein Zarauzko Merkatu Plazan argazki erraldoiak atera zituzten pasa den astean azken urteetako ibilbidean komunikabideok bidelagun izan dituzten herritarrek.

Aurrerantzean Berria eta Urola Kostako Hitza elkarlanean arituko dira, Interneten zein paperean aurrerapausoa emateko bidean. Bihar kaleratuko da papereko edizioan proposamen berria. Hala, ostiralero 16 orrialdeko Gipuzkoako Hitza banatuko da, Gipuzkoako informazioa zein herri mailakoa uztartuko dituen egunkaria.

Interneten ere bihartik aurrera izango da martxan eskaintza berritua. Ohi bezala, eskualdeko informazioa bateratuta www.urolakosta.hitza.info helbidean bilduko da. Era berean, herrika sailkatutako informazioa izango da herritarren esku. Hala, herri bakoitzak bere webgunea izango du. Bestalde, herri horietako beste komunikabideetarako lotura izango da Urola Kostako Hitza.

Helbide berriak

Urola kosta. www.urolakosta.hitza.info eta

urolakosta@hitza.info.

Azpeitia eta Azkoitia. azpeitia@hitza.info eta azkoitia@hitza.info. Herriko informazioa jasotzeko, www.azpeitia.hitza.info , www.azkoitia.hitza.info edota www.uztarria.com.

Zarautz. www.zarautz.hitza.info eta zarautz@hitza.info.

Getaria. www.getaria.hitza.info eta getaria@hitza.info.

Zumaia. zumaia@hitza.info. Herriko informazioa jasotzeko www.zumaia.hitza.info eta www.baleike.com.

Zestoa. zestoa@hitza.info eta www.zestoa.hitza.info.