Jon Kruzelegik irabazi du Azpeitiarren Surf Txapelketa

Uztarria.eus 2010ko aza. 2a, 11:11
Jon Kruzelegik irabazi zuen txapela.

Berrogei surflarik hartu zuten parte larunbatean jokatu zen Azpeitiarren Surf Txapelketan

Txapelketako argazkiak ikusteko egin klik hemen

Jon Kruzelegik irabazi zuen joan den larunbatean jokatu zen Azpeitiarren Surf Txapelketa. 40 surflarik hartu zuten parte txapelketan, eta goizean goiz hasi zuten lehia Kanala bezala ezagutzen den inguruan.

.09:00etan hasi zituzten kanporaketak. Bost laguneko taldeek zortzi saio egin zituzten. Talde bakoitzetik bi pasatu ziren hurrengo tandara, eta kanporaketak egin zituzten lau surflari gelditu arte. Arratsaldeko finala goizean sailkatu ziren lau surflariek jokatu zuten eta, azkenean, txapela Jon Kruzelegirentzat izan zen. Kruzelegik irabazten duen lehenengo aldia izan zen, aurreko txapelketak Ugutz Karrerak irabazi baitzituen.

Euririk ez zuen egin txapelketak iraun zuen bitartean, eta olatu ederrak altxatu ziren. Giro aparta sortu zen bertaratu ziren surfzaleen artean.

Surfeko taula opari

Txapelketa bukatu zenean surfeko taula bat zozkatu zuten parte hartzaileen artean, eta Jabier Urangarentzat izan zen.

Txapelketako argazkiak ikusteko egin klik hemen