Lanak direla-eta, hilerrira Soreasu auzotik igo behar da

Uztarria.eus | Gizartea
2010ko urr. 28a, 11:10

Takolo baserriaren ingurutik jaitsi behar da hilerritik

Azpiegiturak hobetzeko lanengatik ezin da igo parrokia aldetik hilerrira

Santu Guztien Egunaren baitan loreak saltzen ari dira herriko loredendak.  Argazki originala

Santu Guztien Eguna ospatuko da azaroaren 1ean, astelehenean. Hori dela-eta, herriko loredendak hasi dira loreak saltzen, eta herritarrak hilerrira joan-etorrian.

Hilerrira ezin da igo Txaribarko Errebaletik (parrokia aldea) azpiegiturak hobetzeko lanak direla-eta. Horrenbestez, Soreasu auzotik joan behar da hilerrira. Jaitsi, berriz, Takolo baserritik egin beharko da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu