Josu Urbieta espetxez aldatu dute

Uztarria.eus 2010ko urr. 26a, 12:10

La Sante espetxetik Fleury Merogisera eraman dute

Joan den ekainaren 10ean atxilotu zuten Correzeko departamenduan, Frantzian

Josu Urbieta Pou azpeitiar presoa espetxez aldatu dute. La Sante (Paris, Frantzia) espetxean zegoen joan den ekainetik eta, pasatu den ostegunean, Fleury Merogisera (Frantzia) eraman zuten. Urbietaren senideek ez dakite ezer gehiago. Joan den asteburuan bisitarik ez zuten izan senideek, eta datorren astean ere ez dute izango seguruenik.

Ekainaren 10ean atzeman zuten Urbieta Correzeko departamenduan -Frantzia erdialdean dago- auto bat lapurtu ondoren, polizia iturriek jakinarazi zutenez. Horien arabera, Urbietak atxilotzeko unean ETAkoa dela esan zuen eta pistola bat aurkitu zioten.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). Soto del Realean (Espainia) preso, 420 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten.
- Jabi Agirre. Ocaña I.ean (Espainia) preso, 530 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). Fleury Merogisen (Frantzia) preso, 844 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org