Iraurgiren lehen garaipena

Uztarria.eus 2010ko urr. 25a, 12:10

.76-68 irabazi zion CB Illescas taldeari

Orain, sailkapeneko hamargarren postuan daude Txakartegiren mutilak

Lan Mobel ISB taldeak Espainiako Zilarrezko LEB mailan lehenengo garaipena lortu zuen joan den ostiralean. Azpeitiko kiroldegian jokatu zuten partida eta 76-68 irabazi zion CB Illescas taldeari.

Partida gorabeheratsua izan zen. Lan Mobel aurretik joan zen bigarren laurdenera arte, baina bigarren zatiko atsedenaldira bost punturen aldearekin galtzen joan zen, 29-34. Hirugarren laurdena ere 50-53 bukatu zen, eta azken laurdenean tentsioa nabarmena zen. Estu ibili ziren bi taldeak, eta luzapenean partida berreskuratu eta irabazi egin zuen Lan Mobel Iraurgik.

Espainiako Zilarrezko LEB ligan Lan Mobelek lortzen duen lehenengo garaipenari esker, hamargarren postuan daude Txakartegiren mutilak.