Urrestillan hasiko da datorren larunbatean aurtengo Udazkenean Abesbatzak

Uztarria.eus 2010ko urr. 18a, 11:10

Urrestillako abesbatzak egingo du lehen emanaldia, 19:30ean hasita, elizan

Urrestillakoak eta beste bi kontzertuk osatuko dute 2010eko Udazkenean Abesbatzak ekimena

Urrestillako elizan hasi da aurtengo Udazkenean Abesbatzak ekimena. Datorren larunbatean, hilak 24, izango da lehenengo kontzertua eta Urrestillako abesbatzak kantatuko du, 19:30etik aurrera. Lehenengo meza izango da eta, segidan, kontzertua eskainiko dute.

Beste bi kontzertu ere izango dira: hilaren 24an eta 31n. Igandean, urriak 24, Azpeitiko parrokian Ibaeta Abesbatzak eskainiko du kontzertua. 12:30ean meza izango da eta, behin meza bukatuta, kontzertua eskainiko dute. Aldiz, urriak 31n, Hungariako Cantemus Children's Choir abesbatzak Esklabetako elizan abestuko du, 18:00etatik aurrera.