Zortzi taldek hartuko dute parte aurtengo Bertso Parrandan

Uztarria.eus 2010ko urr. 15a, 14:10

Lehenengo saioa azaroaren 5ean izango da Orkatz Kultur Elkartean

Finala Azpeitiko Gaztetxean izango da, baina zehaztu gabe dago eguna

Zortzi taldek eta 24 bertsolarik hartuko dute parte aurten, bi urtez behin egiten den Bertso Parrandan. Bertsozalariek, epaimahaikideek, gai-jartzaileek eta bertsozaleek bertsoez gozatzeko parada izango dute Azkoitia, Azpeitia eta Errezilen egingo diren saioetan. Finala ez beste saio guztiak tabernetan izango dira. Finala, berriz Azpeitiko gaztetxean. Lehenengo saioa, azaroaren 5ean, ostiralean izango da Azpeitian.

Azaroaren 5eko saioa Azpeitian izango da, Orkatz Kultur Elkartean, 22:30etik aurrera. Ear eta Man taldeak izango dira oholtza gainean.

Bigarren saioa, azaroaren 12an izago da, 22:30ean, Azpeitiko Txarrantxa tabernan, eta Sei eta Xela taldeak arituko dira lehian.

Azaroaren 19an Azkoitiko Etxe-Aitz tabernan izango da hirugarren kanporaketa, eta Joxube eta Joare taldeek neurtuko dituzte indarrak, 22:30etan hasita.

Laugarren eta azken kanporaketa, Azpeitiko Jim Clark tabernan izango da azaroaren 26an. Hatxe eta Azpijo taldeak arituko dira kantuan.

Finalerdiak, Errezilen eta Azkoitian izango dira. Errezilgo saiora Orkatz eta Txarrantxako irabazleak pasatuko dira. Azkoitiko finalerdira, berriz, Etxe-Aitz eta Jim Clark tabernetan jokatutako kanporaketako irabazleak.

Finala noiz izango den zehaztu gabe dute oraindik, baina abenduaren 20an edo 30ean izango da, Azpeitiko gaztetxean. Bertan, bi finalerdietako talde irabazleak jardungo dute buruz buru.

Hona 2010eko Bertso Parrandako taldeak:

Hatxe: Haritz, Txilbiter eta Etxaniz

Azpijo: Josu Azpillaga, Jokin Pio eta Joxin Iturrioz

Joxube: Joseba Agirre, Xubi eta BeƱat Lizaso

Man: Haritz Etxeberria Ministro, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi

Ear: Erreiru, Xabier Agite eta Ruben Gorrotxategi

Xela: Josu Oiartzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia

Joare: Jokin Uranga, Eneritz Arzallus eta Eneritz Eizmendi

Sei: Silvia Etxaniz, Eneritz Artetxe eta Izaro Zinkunegi