Hego Amerikako egoeraz mintzo

Uztarria.eus 2010ko urr. 15a, 12:10

Bi herritarrek Hego Ameriketan izandako esperientziaz eta egungo egoeraz hitz egingo dute

Gaztetxean izango da hitzaldia, 22:00etatik aurrera

Hego Amerikako egoeraz hitz egingo dute gaur, ostirala, bertan izandako bi herritarrek. Gaztetxean izango da solasaldia, 22:00etan hasita.

Antolatzaileen esanetan, "Hego Amerikako herrialdeek bizi duten egoera sozio-politiko-ekonomikoaz, bertako bizimoduaz, ohiturez...hitz egingo dute eta bertako hainbat herrialdetan ematen ari diren aldaketa prozesuei arreta berezia jarriko zaio". Hitzaldia irekia izango da eta bertaratzen direnek "beren esperientzia partekatzeko aukera" izango dute.