Zezen Beltzek ere badu weba

Uztarria.eus 2010ko urr. 14a, 18:10

Albistegia, elkartearen informazioa, sokamuturraren historia, argazkiak eta irudiak daude zezenbeltz.com atarian

Webgunea euskaraz dago

Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak ere badauka Interneten erakusleihoa, webgunea sortu baitu. Helbidea: zezenbeltz.com.

Webgunea euskaraz dago. Elkartea atalak berritzen joango da edukia izan ahala.

Zezen Beltzek eskerrak eman dizkio Ukabi enpresari, honek egin duelako webaren lan teknikoa. Uztarria eta Urola Kostako Hitza ere eskertu ditu, azken urteotan berauetan argitaratutako lanak zezenbeltz.com-i uzteko eragozpenik ez dutelako jarri —2000tik gaur arteko lanak dira—. Imanol Elias ere eskertu du aipatutako testu haregatik.

2008ko otsailean aurkeztu zuten Zezen Beltz elkartea. Sokamuturra sustatzea eta lehengo ohiturak berreskuratzea, sokamuturra legez babestea, ganadutegiak bisitatzea, entzierro txikiak eta zezen jolasak antolatzea, errekortari txapelketak egitea edota arlo horien inguruan herriko belaunaldiak uztartzea du helburu. Esaterako, joan den astean bertan II. asteburua antolatu zuen.