Dulantzera ibilaldia egingo du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2010ko urr. 12a, 12:10

Urriaren 16an, larunbatean, egingo dute txangoa

Urriaren 13a baino lehen eman behar da izena, mendizaleen tabernan

Datorren larunbatean, hilak 16, Dulantzera helduen ibilaldia egingo dute Lagun Onak M.B.-koek. Larunbatean, 7:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik. Irantzuko monastegira iristen direnean Dulantzera (1239 metro) igoko dira, eta lau bat orduko iraupena izango du txangoak. Behin hara igota, Palacio de Azcona upategira joango dira eta han bisita egiteaz gain, bazkaldu egingo dute.

Izena hilaren 13rako, asteazkenerako, eman behar da mendizaleen tabernan bertan edo lagunonak@euskalnet.net helbidean. Autobusaren kostua honakoa izango da: bazkideek sei euro, ikasle eta langabetuek lau euro, eta gainontzekoek hamar euro. Bazkaria upategian bertan ordaindu beharko da, eta 25 euro inguru izango da.