River Andorra Lan Mobel Iraurgi baino gehiago izan da

Urola Kostako Hitza 2010ko urr. 11a, 12:10

72-95 egin zuten ostiralean, Azpeitiko kiroldegian

Lan Mobel ISBtik puntu gehien Mortellarok lortu zuen (23) eta haren atzetik Paezek (14)

Espainiako Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel Iraurgik galdu egin du River Andorraren kontra, 72-95 eginda. Ostiralean, hilak 8, Azpeitiko kiroldegian maila berriko estreinaldia izan zuen Iraurgik, baina ezin izan zuen partida bereganatu. Gogoz hasi zuten partida ISBkoek, lehen minutuetan bi hiruko sartu eta aurretik jarri ziren markagailuan, 22-13. Baina, Andorrako entrenatzaileak taldea berrantolatzeko denbora eskatu zuen, eta lehen laurdena 28-21 bukatu zuten. Bigarren laurdenean berriro ere aurrea hartzea lortu zuten etxekoek, 35-23. Baina, atsedenetik aurrera Iraurgikoentzako lana zaildu egin zen. Lan Mobel ISBtik puntu gehien Mortellarok lortu zuen (23) eta haren atzetik Paezek (14).