Porrotarekin hasi du Zilarrezko LEB Ligako denboraldia Lan Mobel ISB taldeak

Uztarria.eus 2010ko urr. 4a, 14:10

Zilarrezko LEB Mailan Ligako denboraldiko lehen partida erraz galdu du talde azpeitiarrak

Logroñoko Clavijo taldeak 100-75 irabazi zion Lan Mobel ISBri

Zilarrezko LEB Mailan porrot garbiarekin hasi du bere ibilbidea Lan Mobel ISB Saskibaloi Taldeak. Ligako denboraldiko lehen partidan 25 puntuko errenta atera zion Logroñoko taldeak azpeitiarrari. Erraz galdu zuen Iraurgik, 100-75.

Azpeitiko taldea bigarren minuturako 0-8 aurreratu bazen ere, lehenengo laurdena 27-16 bukatu zen, Logroñoko taldearen alde. Bigarren laurdena txukun hasi zuten azpeitiarrek, Borja Martinezek bost puntu lortu zituen jarraian, eta konfidantza hartuz joan zen taldea. Xabok eta Paezek saskiratutako hiruko banarekin markagailua berdintzea lortu zuten (31-31). Borja martinezen hiruko saskiratzeari esker, talde azpeitiarra markagailuan aurreratu zen (31-34).

Markagailuan atzetik zeudela ikusita, Logroñoko taldeak erreakzionatu egin zuen eta bigarren laurdenean markagailua erabat aldatu zuen: 45-37.

Bigarren zatia, gora-beheratsua hasi zen: Clavijo taldeko Kyle Swantsonek bi hiruko saskiratu zituen bat bestearen atzetik, markagailuko errenta handituz: 60-48. Baina, Lan Mobel ISBko Asier De la Iglesiaren saskiratzeari esker, 60-53 aurreratu ziren markagailuan. Azpeitiarrek egindako akatsak baliatuz, Clavija taldeak 18 puntuko errenta atera zion Lan Mobel ISB taldeari hirugarren laurdenean: 77-59.

Azken laurdenean Txakartegiren mutilak markagailuan gora egiteko nahia erakutsi arren, azken minutuetan azpeitiarrek intentsitatea galdu zuten eta errioxarrak 25 puntuko aldearekin itxi zuten markagailua: 100-75.