Sendabelarren eta dantza afrikarren ikastaroak antolatu ditu Gazteria Sailak

Urola Kostako Hitza 2010ko urr. 4a, 10:10

Izena emateko epea bihartik hilaren zortzira bitartean egongo da zabalik

Urriaren 14an hasiko dira ikastaroak

Azpeitiko Gazteria Sailak Sendabelarren eta Dantza Afrikarren ikastaroak antolatu ditu. Bi ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea bihar irekiko da, eta datorren ostiralera bitartean egongo da zabalik.

Sendabelarren inguruko ikastaroa hilaren 14an hasiko da, eta Sara Letamendia izango da irakasle. Ukenduen, olioen, tinturen edota lozioen inguruko ikastaroak izango dira, azaroaren 11ra bitartekoak. Ostegunetan izango dira eskolak, 09:30eatik 12:30eara.

Dantza afrikarren ikastaroari dagokionez, Ane Agirrek emango ditu eskolak. Ostegunetan izango dira saioak, 19:30etik 21:00etara. Hilaren 14ean hasiko da ikastaroa, eta abenduaren 16ra artekoa izango da.

Ikastaroek 40 euro balio dute. Interesa dutenek eta Gazte Txartela dutenek, ikasleek eta langabetuek 35 euro ordaindu behar dute. Izena Gazte Informazio Bulegora joanda,943-15 71 60 telefono zenbakira deituta edota gib@azpeitia.net helbidera idatzita eman behar da.