Lagun Onak-eko Futbol Eskolako nesken saioak larunbatean hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 30a, 10:09

Larunbat honetan 10:00etan hasiko dira entrenamenduak, Garmendipen

Futbol Eskolako mutilen saioak, berriz, urriaren 10ean hasiko dituztela azaldu dute futbol elkartekoek

Lagun Onak Futbol Klubaren Futbol Eskolako nesken saioa larunbat honetan izango da, 10:00etan, Garmendipen. Mutilen entrenamendu saioak, berriz, urriaren 10ean hasiko dira.

Nesken etziko saioa 1999an, 2000n, 2001ean eta 2002an jaiotakoentzako da. Bertara entrenamendurako arroparekin joan beharko dute. Orduan, izena emateko orriak banatuko dizkiete eta, horiek bete eta gero, Garmendipera itzuli beharko dituzte.

Futbol Eskolarako mutilek izena urriaren 4an eta 5ean eman beharko dute, 18:30etik 19:30era, Garmendipen.