Euskal presoen eskubideen aldeko Futbol-7 Txapelketa antolatu du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2010ko eka. 24a, 13:06
Lagun Onak Futbol Taldeko jokalariak txapelketa iragartzen duen kartelarekin.

Uztailaren 3an izango da, goizean eta arratsaldean

Bihar, ostirala, bukatuko da izena emateko epea

Euskal Presoen eskubideen aldeko I.Futbol-7 Txapelketa antolatu du Lagun Onak Futbol Taldeak, uztailaren 3rako. Goizean ligaxkak jokatuko dituzte. Arratsalde partean ere partidak izango dira Azpeitiko zelai artifizialean: kanporaketak eta finalak. Parte hartu nahi duten talde kopuruaren arabera, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako zelai artifizialetan izango dira partidak. Datorren astelehenean, ekainaren 28an, 19:30ean Sindikatu Zaharrean egingo dute ligaxkak osatzeko zozketa.

Sariak ere bai

Hainbat sari izango dira txapelketan parte hartzen duten taldeentzat. Txapeldunari afaria eta garaikurra emango zaio, txapeldunordeari, berriz, afaria eta 3. sailkatuari ere afaria emango diote.

Izen ematea

Izena emateko epea bihar, ostirala, bukatuko da. Hala ere, oraindik parte hartu nahi duten baina izena eman ez duten taldeek Orkatz, Zuhatz edo Kiroldegian eman dezakete izena. Taldeak 7 eta 12 lagun bitartekoak izan behar dute, eta taldeko 100 euro ordaindu behar dira.